Buscador
Haurrendako antzerkia
HAUR ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA. “ARRATOITXO MARIPERTXENTA” ETA “KATU BOTADUNA”
MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2021-10-23, 18:00 – 19:00
Arratoitxo Maripertxentak jauregi batean bizitzea du amets eta, bere lorategian urrezko txanpon bat aurkitu ondoan, lazotxo berri bat erosiko du are ederrago emateko. Berehala etorriko zaizkio hainbat animalia laguntzeko. Gauzak, ordea, korapilatuko dira eta arratoitxoak beste sagutxo batengana joko du laguntza eske, eta horrexek ospea eta dirua baino gauza garrantzitsuagoa eskainiko dio: bere adiskidetasuna.
Bigarren ipuinean gazte bat eta haren katua dira protagonistak… Edo alderantziz, Katu botaduna da, hain zuzen, ikaskizun bat ematen diguna: munduan den gauzarik hoberena izan dezakegu eskura, gure irudimena erabiliz gero, eta etsitzen ez badugu. Horrela, bere asmamenarekin, katuaren ahaleginari esker, errotazain baten seme apala zer eta zaldun bihurtuko da, alajaina: Karabasko Markesa.
KOLLINS CLOWN
URRIAK 23, larunbata
18:00 (EUS) Mendillorriko Civivoxa
3 urtetik +, heldu batek lagundurik
3 €. Aurrez izena emanda
Hizkuntza: Euskera