Kontzertua

HAUR MUSIKA. YO SOY RATÓN: AMAR LA LIBERTAD (Kontzertu bakarlaria)

ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2024-02-10, 18:30 – 19:45

YO SOY RATÓN: AMAR LA LIBERTAD (Kontzertu bakarlaria)

Egilea aldentzen da haur saioek ohi dituzten ezaugarrietatik. Kontzertuko abestiek eguneroko egoerak erretratatzen dituzte haurren ikuspegitik: helduen munduarekin dituzten gatazkak, beren erronkak, ilusioak… Helduoi gogoeta eragiten diguten letra probokatzaileak dira; agian, batzuk irribarre eragileak; beste batzuk, mingarriak. Horra benetako musika, haurkeriarik gabe, sentitzeko, jolasteko eta ikasteko. Azken buruan, helduek eta haurrek familiartean elkarrekin gozatzeko moduko musika.
Amar la libertad kontzertuan, Yo Soy Ratónek hainbat gai jorratu ditu, hala nola klima-aldaketa, familia gurasobakarra, animalien abandonua eta norberaren ahalduntzea, gai klasikoak ahaztu gabe, hots, “Kaca”, Ezberdina, “Superzabortegiak”…

+ 2 urte, heldu batek lagunduta
3 €. Aurrez izena emanda

Hizkuntza:Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara