
ISTORIOEN LANDATZAILEAK
- TXANTREAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA
- 17:00
‘BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA’. Haurrentzako bertso tailerra. OTSAILAK 18, larunbata, 11:00etan, Arrosadiako Civivoxean. 8-12 urte artekoentzat. Izen-ematea beharrezkoa, otsailaren 16ra arte, nafarroa@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan.
Bertsolariak: Ainara Ieregi, Iker Gorosterrazu.
Bertsolaritzaren ohiko zirkuituan eskaintzen diren bertso-saioak publiko helduentzako sortuak dira, eta erabiltzen diren esamoldeak, hiztegia, gaiak eta orokorrean, komunikazio modua publiko helduari bideratua dago. Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira.
Haurrek jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolariek. 8 eta 12 urte arteko haurrentzako.