Kontzertua

HEGOAK

ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-03-24, 19:30 – 21:00

Kontzertua. Poesiaren Mundu Eguna.

HEGOAK. KULUNKA TEATRO. Gaztelaniaz. 18 +. 3€. Aurrez izena emanda.

Garbiñe Insausti kantari eta aktore hernaniarraren ahotsa, Iñaki Salvador piano-jole ezaguna eta Maider Zapirain biolontxelo-jotzaileren elkarlan berezia batu dira oraingoan, HEGOAK izeneko musika-ikuskizuna eskaintzeko. Ikuskizuna, bidaia musikal eta emozional bat izanen da. Hegazti errarien moduan, hegoak izanen ditugu lagun, beste leku, hizkuntza eta kantuetara iristeko, haiek ezagutu eta geureganatzeko asmoz. Laboa edo Imanolen eskutik ezagunak egin diren gure euskal kantuekin batera, Edith Piaf, Jaques Brel, Kurt Weill eta gisako artista handien melodiak ere bisitatuko ditugu emanaldian zehar. HEGOAK, ez da kontzertu hutsa. Proposamen oso teatrala dugu, non Fernando Pessoa, Federico García Lorca eta horrelako idazleen testu laburrek ere lekua izanen duten, baita kantu eta egileei lotutako gogoeta eta istorio txikiek ere.

Interpreteak: Garbiñe Insausti, ahotsa. Iñaki Salvador, pianoa. Maider Zapirain, biolontxeloa. Zuzendaria eta gune eszenikoa: Garbiñe Insausti. Musika moldaketak: Iñaki Salvador. Argi-diseinua: Jorge Urrizola. Banaketa: Proversus. Ekoizpena: Kulunka Teatro.

Sakatu bideoa ikusteko

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara