Kontzertua

KANTU ETA HITZA. JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK.

ERRALDOIEN TXOKOA, 2022-06-09, 20:00

KANTU ETA HITZA. JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK. Joseba Irazoki futbol jokalaria izango balitz, partida nahasienetan ere baloia ukitzen duten aldioro jokaldi magiko bat sortzeko gai diren jokalari horietako bat litzateke. Eta hala jazo da oraingoan berriz ere. Josebak ahobete hortz utzi gaitu, metro karratu batean driblina egin eta gero, berak baino beste inork antzemateko gai ez den hutsune zabal bat irekitzen, pasea eman du. JIEL III izugarrizko pazientzia eta jakituriaz landutako 9 doinuren bilduma da. Disko heldua, bai, funtsean Joseba eta bere ohiko lagun taldearen soinu ezagun eta nahastezinez osatua, baita ere, baina inola ere ez erosoa edota konformista. Lerro arteko informazioaz beteta dator eta geuri dagokigu entzunaldien poderioz aurkitzeko gai izatea, abesti guztiak eta bere ondoan aritzen diren musikari guztiak hobetzen dituen mugimendu magiko eta antzemanezin horiei adi beti.
Felix Buff: bateria, sintetizadoreak
Jaime Nieto: baxua
Ibai Gogortza: gitarra
Joseba Irazoki: ahotsa, gitarra, sintetizadoreak eta zaratak

Sarrera doan gonbidapena aurretik hartuta
(Erraldoien Txokoan bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik)

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara