
SMC 2022: MUSIKA ARETOAK KALEAN
- San Bartolome Gotorlekua, Burgoen plazan, Konpainia Plazan, Kale Nagusian, O-ko Andre Mariaren plazan eta Salestarren patioan, eta sarrera librea izanen da edukiera bete arte.
- 20:00
Iker Laurobaren inguruan osatutako musika taldeak irekiko du aurtengo Kantu eta Hitza, Iruñeko Udalak euskal musikari eskainitako zikloa. Kontzertua maiatzaren 20an izanen da, O-ko Andre Maria Plazako eskenatokian, arratsaldeko 7,30etan.
Iker Lauroba (Donostia 1975) oso musikari emankorra da. Azken urte hauetan sortutako doinu eta testu ederrez osaturiko errepertorioa aurkeztera dator bere taldearekin. Bakarkako ibilbideari ekin zionetik Udaberria bere bostgarren diska argitaratu zuen iaz. Urtaroen sortako hirugarrena izan zen (Udazkena 2018 eta Negua 2019) eta Uda, laugarren urtaroari dagokion diskaren grabaketan murgilduta dabil dagoeneko. Hortik dator jendaurrean proposamena aurkezteko talde parekide honen izena, Iker Lauroba & Beste Urtaroak.
Iker Lauroba: Ahotsa, gitarra akustikoa, elektrikoa, ukelele
Leire Letu: Ahotsa, ukelele
Urbil Artola: Dobro, lap steel, gitarra akustikoa, ahotsak
Olaia Inziarte: Ahotsa, pianoa, hammond organoa, gitarra akustikoa
Maria Soriazu: Baxua, ahotsak
Andoni Etxebeste: Bateria
Kasu: Euria eginez gero kontzertua Erraldoien Txokoan izanen da.
BIDEOA: Iker Lauroba eta Beste Urtaroak – Estudioko Zuzenekoak III – Le soleil se léve.