Txotxongilo antzerkia

IME´22. IRUÑA MUSIKA EKINTZA. HAURRENDAKO JARDUERAK. MOZART. JENIO TXIKI BAT (txotxongiloak)

ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-02-26, 18:30 – 19:30

IME´22. IRUÑA MUSIKA EKINTZA. HAURRENDAKO JARDUERAK. MOZART. JENIO TXIKI BAT (txotxongiloak). Nor zen Wolfgang Amadeus Mozart? Zer musika-lan konposatu zituen? Arlequín aurkezleak ikuskizunari hasiera eman eta ongietorria ere emanen dio musikari bikainari; ondoren, konpositorearen bizitzako pasarte dibertigarriak antzeztuko ditu: nola egin zuen borroka euli batekin piano-kontzertu batean, edo nola jolasten zen bere irudimenetik ateratzen ziren notekin eta pentagramekin.

Bigarren zatian, Txirula Magikoan murgilduko gara, eta Mozartek berak orkestra zuzendu eta istorioa kontatuko du, dramatismo bereziarekin azken zatian, elkarrekin proba zailenak gainditzen dituztenean. Agurrean, Mozartek Txirula Magikoaren amaiera zuzentzera gonbidatuko ditu haurrak.
3 urtetik +, heldu batek lagundurik
3 €. Aurrez izena emanda.

Itzuli edukiaren hasierara