Kontzertua

PARISKO SOINUAK. KLARINETE ETA PIANO BIKOTEA

2023/02/15
19:30 - 20:45
MIGUEL AYERRA (klarinetea) eta AMAIA ZIPITRIA (pianoa)
IZEN-EMATEA / SALMENTA
Sarrera librea lekua bete arte
JARDUERAK 2023KO URRIA - AZAROA

KONDESTABLE CIVIVOXA, 2023-02-15, 19:30 – 20:45. IRUÑA MUSIKA EKINTZA. PARISKO SOINUAK. KLARINETE ETA PIANO BIKOTEA

Miguel Ayerra:
Miguel Ayerra klarinete-jotzailea Lizarran hasi zen musika ikasten, hau da, bere jaioterrian. Gero, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan ikasten jarraitu eta, 2015ean, gradu bukaerako saria eskuratu zuen. Hainbat ganbera-taldetako kidea izan da eta haiekin, beste ziklo batzuen artean, Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartu du. Euskadiko Gazte Orkestrako kidea izan da 2016tik 2019ra bitarte, hau da, Musikenen Goi-mailako ikasketak bukatu zituen arte. Gaur egun, interpretazio-master bat ari da ikasten Hagako Royal Conservatoire-n.

Amaia Zipitria:
Amaia Zipitria piano-jotzaileak Andoainen, Donostian, Baionan eta Rotterdamgo Goi-mailako Kontserbatorioan ikasi du. Espainiako Gazte Orkestra Nazionaleko kidea izan zen 1993tik 1998ra, eta orkestra askorekin aritu da lankidetzan. Era berean, pianista laguntzailea izan da Zakhar Bron-en biolin katedran, Madrilgo Reina Sofia Musika Eskolan. Gaur egun, biolontxelo eta klarinete errepertorioko irakaslea da Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian eta Orfeoi Donostiarreko pianista.

Klarinete- eta piano-bikoteak gai frantsesak ekarriko ditu programara, Parisen bizi eta han beren karrera garatu zuten konpositoreen lanek osatua: Poulenc, Devienne, Saint Saens edo Widor.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara