Kontzertua

IME’24. Iruña Musika Ekintza. CUARTETO ASCOT (pianoa, biolina, biola eta biolontxeloa)

2024/02/23
19:30 - 20:45
AIEnRuta-Clásicos programarekin elkarlanean
Sarrerak / Izen-emateak JARDUERAK APIRILA-MAIATZA

Kondestable Civivoxa, 2024-02-23, 19:30 – 20:45

Ascot laukoteak ikerketan dihardu, errepertorio askotarikoa, orekatua, berdintasunezkoa eta berritzailea aurkezteko, bidegabe ahaztutako emakume konpositore espainiarren lanak emate aldera, izen ezagunagoekin batera; beraz, eskuarki espainiar musikatzat hartzen dena baino ikuspegi zabalagoa eskaintzen du.
Programak Espainiako bi konpositore nabarmenen lanak berreskuratu ditu: haietako bat, Rosa García Ascot, Manuel de Fallaren emakume ikasle bakarra eta Igor Stravinskiren lagun mina; bestea, Elena Romero, Espainiako lehen orkestra-zuzendari profesionala eta Joaquín Turinaren ikaslea. Turinaren beraren Cuarteto con piano en la minor dago barne, hau da, giro inpresionistaren baitan kutsu folklorikoak dituen lana. Gainera, Fernando Remacha musikagile nafarraren Cuarteto lana emanen da, Rosa García Ascotekin batera, Grupo de los 8 taldeko kide izandakoa.
Honatx Cuarteto Ascot-eko kideak: Irene Comesaña Aguilar (klarinetea), Celia Molina Gómez (biolina), Esther Fernández Olalla (biola) eta Clara Rivière Visier (biolontxeloa).

Sarrera librea edukiera bete arte

Hizkuntza:Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara