Haurtxoendako antzerkia

INSTALAZIO-IKUSKIZUN ELKARRERAGILEA. LUDI. 18:30 (CAST)

MENDILLORRIKO CIVIVOXA
2022/11/12
18:30 - 19:15
TEATRO PARAÍSO ANTZERKIA-CREATECTURA
Sarrerak / Izen-emateak

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2022-11-12, 18:30 – 19:15

Mapping Jaialdia
INSTALAZIO-IKUSKIZUN ELKARRERAGILEA
Ludi, planeta posible baterako poema eszenikoa
TEATRO PARAÍSO ANTZERKIA-CREATECTURA

Pandemia garaian jaiotako haur batzuk ezin izan dira hazi normaltasunez, hau da, mundua arakatuz eta sozializatuz. Heldu asko, halaber, ama eta aita izan dira lehen aldiz, eta ezin izan dute seme-alabekin lotura emozionalik naturaltasunez sortu, Artearen eta Jolasaren bidez.
Pandemia garaian jaiotako haurtxoak eta haien familiak gogoan, Teatro Paraíso Antzerkia eta Proyecto Createctura batu egin dira, eta indarrak bildu dituzte, pieza eszeniko berezi bat sortzeko; horren baitan, behaketak eta esplorazioak esperientzia gogoangarria osatzen dute.
LUDI hitz polisemikoa da eta hainbat adiera ditu. Gaztelaniaz, JOLASA esan nahi du; euskaraz, MUNDUA, eta esperantoz, MUSIKA-INSTRUMENTU BATI SOINUA ERAGITEA.
LUDI ikuskizun elkarreragilea da, poema eszenikoa. Artistak eta ikusleak natura osatzen duten elementuetan murgiltzen dira, zentzumenetan oinarrituta esperimentatzeko posible dela MUNDU jasangarriago bat, baldin eta ARTEA eta JOLASA hazkuntzaren ernamuinean jartzen baditugu. Zuen sormenaren INSTRUMENTUA JOTZERA gonbidatu nahi zaituztegu!
2-4 urte, heldu batek lagundurik (gehienez, heldu bat umetxo bakoitzeko)
Doan. Aurrez ziena emanda

Hizkuntza:Castellano

Itzuli edukiaren hasierara