
SILENCIO. MARTIN SCORSESE
- ARROSADIAKO LIBURUTEGIA
- 17:00
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-05-16, 18:00 – 20:30
ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK
ZINE-FORUMA
Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.
Ziklo-koordinatzailea: María Castejón
INVISIBLES
Gracia Querejeta. Espainia. 2020. 80’. Drama. Adiskidantza
Aspaldian dira lagunak Julia, Elsa eta Amelia, eta astero, oinez ibiltzeko eta beren bizitzaz hitz egiteko elkartzen dira. Paseoak lagungarriak zaizkie ariketa egiteko eta bakoitzari zer gertatzen zaion jakiteko. Poliki-poliki, ohartuko dira adiskidantza ez dela beti zoragarria, adiskidantzan ere sekretuak gordetzen direla eta gezurra erabiltzen dela. Gracia Querejetaren azken filma da eta 50 urte betetzean ikusezin bihurtzen diren emakumeen bizitzaren barnean arakatu du.
18 +
Doan. Aurrez izena emanda
Hizkuntza: Castellano