
BIZITZAK SALBATZEN DITUEN ABC-A
- TXANTREAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA
- 18:00
2 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.
KONDESTABLE CIVIVOXA. MAIATZA 21, OSTIRALA (18:00-21:00) + MAIATZA 22, LARUNBATA (10:00-13:00)
Mugimendu- eta sorkuntza-laborategia. Femkultur. Melisa Calero.
2 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.
FEMKULTUR
Diziplinarteko jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira.
Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren sei emakume sortzaileri emanen dizkie ahotsa eta lekua. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musikaproposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.
Jaialdiak munta handiko gaiak izanen ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionalean ere.
DEI ITZAZU ZEURE JEINUAK
>
Mugimendu- eta sorkuntza-laborategia.
Carmen Amaya obraren ikerketa-lanetik abiatuta. Jeinuen begiradari buruzko pieza bat da, eta jeinuak gure gorputzetik igarotzeari buruzkoa ere, haietan ez begiratzeko, baizik eta geure baitan. Mugimendua, flamenkoa eta bere adierazpen bereziaren bilaketa interesatzen zaion edonori zuzendua.
OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA
Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).
Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.