JAIALDIA

IPUINGARRIA IZANGO DA

KONDESTABLEA ETA GELTOKI
2021/11/04 - 2021/11/07
PROGRAMA

Karrikirik, Iruñeko Udalaren laguntzarekin, ‘Ipuingarria izango da!’ jaialdia antolatu du, azaroaren 4-5-6 eta 7an, Kondestablean eta Geltokin (autobus geltoki zaharrean).

Beharbada galdetuko duzu: zer da ipuingarria, zerk izan behar du ipuingarri?
Liburuaren jaia dugu hori. Ipuinak ahoz aho eta belarriz belarri mugitu nahi ditugu, eta, asmo horrekin, haur eta gazte literaturarentzako unibertso txiki bat sortuko dugu Iruñerriko alde zaharrean. Ipuinekin amesten duzuenok, ipuinekin bizi zaretenok, jakin-mina duzuenok… guztiok gonbidatzen zaituztegu parte hartzera.
Liburuak esaldietatik eta marrazkietatik harago doaz: bidaiak dira, mundua eta jendea ulertzeko formulak, eta, partekatzen direnean, esperientzia kolektibo berdingabea da.
Guk zuekin ospatu nahi dugu ipuinaren jaia, eta, azaroaren 4tik 7ra, hamaika aukera izango ditugu: tailerrak, kontaketak, liburu aurkezpenak, aholkularitza eta sorpresa ugari. Badator udazkena, eta harekin liburuaren jaia.

Zatoz, ipuingarria izango da!

BIDEOA

Itzuli edukiaren hasierara