JARDUERAK

IRUÑA ILUNABARREAN PROGRAMA. ABUZTUAK 19.

O-KO ANDRE MARIA PLAZA
2022/08/19
20:00
HARRESIETAKO JAIALDIA

Iruña Ilunabarrean programa, beste urte batez, O-ko Andre Maria plazan eginen da, abuztuaren 5, 12 eta 19an (ostiralak), 20:00etan, teknologia, artea eta energia berriztagarriak uztartzen dituzten ikuskizunekin. Zientzia arte-adierazpen nagusi gisa, gozatzeko tokirik onenean: hiriko udako ilunabarretan. Programazio hau conCienciArte-rekin elkarlanean garatu da. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte.

Abuztuak 19, ostirala. 20:00.
DENTRO, FUERA O EN NINGÚN LUGAR. DANZAI
“Gutxien espero duzunean ezereza sortzen da, hutsune egoera bat, ez dakizu zoazen ala zatozen. Batzuetan masak arrastaka eramaten zaitu. Orduan ateratzen zara, oihu egiten duzu eta dena berriz hasten da.” Automugimendu-performancea. Esperientzia zinestetikoa.

Itzuli da Harresietako Jaialdia beste urte batez, abuztuaren 2tik 20ra, Ziudadelan eginen den Bost punta izeneko zirku, dantza eta musika emanaldiekin, abuztuaren 2tik 18ra (astearte, asteazken eta ostegunetan), Iruña Ilunabarrean programarekin, O-ko Andre Mariaren Plazara bueltan 5, 12 eta 19an (ostiralak), eta Dantza zoroan hiri-dantza jaialdiarekin, Barbazán ingurabidean 6, 13 eta 20an (larunbatak).

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara