Ikuskizun anitza

IRUÑA ILUNABARREAN

O-ko Andre Maria plazak “Iruña Ilunabarrean” programa jasoko du berriro ere, udalak udarako moldatu duen kultur programazioaren barruan. Zientzia, artea, teknologia berriak eta energia berriztagarriak biltzen dituen ekintza kulturala da honakoa. Arratsaldeko 20:00etatik aitzina, gozatu gure hiriko udako ilunabarrez, musika, dantza, antzerkia, tailerrak eta arte-adierazpenak lagun, uztailaren 23 eta 30ean, eta abuztuaren 6an, 13an eta 20an. Koordinazioa: David Ballano Basarte. ConcierArt programa.

Eguzkiak ematen digun energia garbia zientziak energia elektrikoa sortzeko baliatzen du, teknologia berrien funtzionamendurako beharrezkoa dena. Elementu horiek funtsezkoak dira ere gaur egungo gizartearen sorkuntza artistikoetan.

IRUÑA ILUNABARREAN PROGRAMA

Uztailak 23, ostirala. 20:00.
Dantza garaikidea
Re-Des. Danzai Andrea Irurzun

Uztailak 30, ostirala. 20:00
Musika/ingurumena.
Matraka ma non troppo. Trakamatraka.

Abuztuak 6, ostirala. 20:00
Antzerkia.
Clowntifics Big van ciencia

Abuztuak 13, ostirala. 20:00
Musika/teknologia.
Denboraren bidaiariak. Ne-n-onymus

Abuztuak 20, ostirala. 20:00
Zirkua/antzerkia.
Redoxidables. Circonciencia

Itzuli edukiaren hasierara