Irakurzaletasunaren sustapena

IRUÑEKO LIBURUTEGIETAKO IRAKURKETA KLUBAK

Irakurketa Klubak aldez aurretik adostutako liburuak irakurtzeko biltzen diren pertsonek osatzen dituzte, horiei buruz hitz egiteko, iritziak trukatzeko eta liburuarekiko eta irakurketarekiko interesa bultzatzeko.

Liburu bat irakurtzen da hilean. Ondoren, hilero topaketa bat egiten da, irakurritako liburuarekin lotutako esperientziak eta iritziak partekatzeko. Izena emateko, nahikoa da liburutegira joatea edo telefonoz deitzea.

*Txantreako Liburutegia 

Tl.: 948 149882, biblitxa@navarra.es

“El primero de la primavera” irakurketa kluba, Juana Iturraldek koordinatua, hileko hirugarren ostegunean biltzen da 17: 00etatik 18: 30etara.

“Miércoles entre libros” Irakurketa kluba, hileko hirugarren asteazkenean biltzen da 17: 00etatik 18: 30etara eta Pake Urrizolak koordinatzen du.

“Liburutxan” irakurketa errazeko kluba hileko hirugarren astearteetan elkartzen da 17: 30etatik 18: 30etara eta Bea Canterok koordinatzen du.

Javier Estebanek koordinatutako “Latxan” irakurketa kluba hileko azken asteazkenean 17: 30etatik 19: 00etara biltzen da.

*Iturramako Liburutegia

Tel: 948198987. biblitur@navarra.es

Gaikako irakurketa-kluba. Koordinatzailea: Mª Consolación Gámez Sola. Hileko azken ostegunean biltzen da, 18: 30ean.

“English club” ingelesezko irakurketa kluba. Koordinatzailea: Richard Weyndling. Hileko azken asteartean biltzen da, 18: 00etan.

Anfas-Las gafas de escribir ekimenarekin lotuta, “Confabuladas” irakurketa errazeko kluba hileko bigarren ostegunetan biltzen da 11: 00etatik 12: 00etara eta Bea Canterok koordinatzen du.

*Mendillorriko Liburutegia

Tel.: 948162847. biblimdl@cfnavarra.es

Sophy Villegas Mesak koordinatutako irakurketa kluba. Hileko hirugarren astelehenetan biltzen da, 19: 00etatik 20: 30era.

Jesús García Salguerok koordinatutako irakurketa kluba. Hilabete bakoitzeko bigarren astearteetan biltzen da, 19: 00etatik 20: 30era.

*Arrosadiako Liburutegia

Tel. 948 24 54 60. biblimil@navarra.es   

“Milagrosa – Arrosadia” irakurketa kluba gaztelaniaz. Maite Pérez Larumbek koordinatua. Hilabete bakoitzeko hirugarren astearteetan biltzen da. 18: 30ean.

Arrosadia euskarazko irakurketa kluba. Iñaki Justes Fernándezek koordinatzen du eta hileroko hirugarren asteazkenetan biltzen da. 18: 30ean.

“Emakumea eta oroimena” irakurketa-kluba. Nafarroako Memoriaren Institutuko Raquel Cano Benitok koordinatua. Hileko lehen astelehenetan biltzen da. 18: 30ean.

“Europako gerrak XX. Mendean”. Memoriaren Institutuko Raquel Cano Benitok koordinatzen du. Hilabete bakoitzeko lehen astearteetan biltzen da. 18: 30ean.

*Sanduzelaiko Liburutegia

Tel. 948 125108. biblisjo@navarra.es

Gaztelaniazko irakurketa kluba Patxi Irurzun idazlearekin. Hileko lehen ostegunean biltzen dira, 20: 00etatik 21: 00etara.

“Irakurle txokoa” euskarazko irakurketa kluba. Fertxu Izquierdok koordinatzen du eta hileko laugarren ostegunean biltzen da, 19: 00etan.

“Frantziako Zinema” kluba, Ramón Herrerak koordinatua, hileko hirugarren ostegunean, 19: 00etan.

*San Pedro Liburutegia

Tel. 948-136664. biblispe@navarra.es

Irakurketa-kluba, Edurne Orcek koordinatua. Hilabete bakoitzeko azkenaurreko ostegunean biltzen da (uztailean eta abuztuan izan ezik), 19: 00etan.

*San Frantzisko Liburutegia

Tel. 948 210 524. biblisfr@navarra.es

Jesús García Salguerok koordinatutako irakurketa kluba. Hileroko hirugarren asteazkenetan biltzen dira, 18: 30ean.

Santiago Elsok koordinatutako irakurketa kluba. Hileko hirugarren astelehenetan, 18: 30ean.

Euskarazko irakurketa kluba Ángel Errok koordinatua. Hileko hirugarren ostegunetan, 18: 00etan.

*Yamaguchi Liburutegia

Tel.: 948264028. bibliyam@cfnavarra.es

Komikiei buruzko irakurketa kluba, Jesús García-Salguerok koordinatua. Hileko lehen asteazkenean biltzen da. 19: 00etan.

Japoniar Kultura Tertulia. Koordinatzaileak: Ana Muñoz eta Jesús García Salguero. Astelehenetan biltzen dira, 19: 00etan.

Sofía Villegasek koordinatutako irakurketa kluba. Hileko laugarren ostegunean biltzen da. 19: 00etan.

Euskarazko irakurketa kluba.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara