Buscador
DEIALDIAK
IRUÑEKO ANTZERKI-EKOIZPENEN KATALOGOA

Iruñeko Udala Iruñean egoitza duten antzerki talde ez-profesionalen antzerki-ekoizpenen zerrenda bat egiten ari da, xede hartuta antzezlan horiek haien jardueren barruan txertatu nahi dituzten herritarren entitateen eskura jartzea. Halaber, Iruñeko Udalak antzerki-programazioak egiten ahalko ditu ekoizpen horiekin.
Eskola- edo unibertsitate-arloko antzerki-muntaketak zerrenda honetatik kanpo geratuko dira, hezkuntza-arloko udal-programen barruan sartzen direlako.
Horretarako, zerrenda honen parte izan nahi dutenendako epe bat ireki da beharrezko agiriak aurkez ditzaten Kultura eta Berdintasuneko Alorrean (Descalzos k. 72, 2. sol.) erregistro telematiko bidez, urriaren 4ko (asteartea) 14:00ak baino lehen.
Aurkeztu beharreko agiriak:
• Elkartearen IFKren kopia
• Elkartearen estatutuen kopia
• Legezko ordezkaria nor den jasotzen duen akta
• Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ziurtagiriak edo Udalari datu horiek kontsultatzeko baimena ematen dion agiria (erantsia)
Agiri horiekin batera aurkeztuko da botoi honetan deskargatzen ahal den fitxa.
Orain arte jasotako informazioarekin antzerki-ekoizpen eta -taldeen zerrenda bat eginen da, zeina udal-webguneetan argitaratuko baita kontsultatu ahal izateko
Zerrenda horretan izena eman ahal izateko, taldeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Legearekin bat eraturik egotea elkarte gisa eskaera aurkezten duten datan.
- Profesionalak ez izatea, ez talde gisa ez aktoreak banan-banan.
- Iruñean edukitzea taldearen egoitza soziala nahiz zerga-egoitza.
- Eguneratuak izatea zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.
Geroago datuak eguneratu edo katalogoaren parte izan nahi duen edozein taldek modu berean eskatzen ahalko du, eta katalogoaren hurrengo eguneraketetan argitaratuko da.