
SARA AZURZA
- O-KO ANDRE MARIA PLAZA.
- 20:00
BALUARTE AUDITORIUMA. Apirilak 5, asteazkena, 19: 30ean. ERLIJIO MUSIKAREN JAIALDIA: JESUKRISTOREN AZKEN ZAZPI HITZAK. NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA ETA IRUÑEKO GANBERA ABESBATZA. Zuzendaria: Perry So.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Ganbera Abesbatzak Iruñeko Erlijio-musikako Jaialdian parte hartuko dute Perry So (NOSeko Zuzendari titular eta artistikoa) maisuaren zuzendaritzapean, Joseph Haydnen (1732-1809) Jesukristoren azken zazpi hitzak gurutzean maisulana ardatz duen ospe handiko programa batekin. Obra horren preludio gisa, Errenazimenduko Giovanni Gabrielli (1557 inguru–1612) organo-jotzaile eta konpositorearen hiru pieza labur eskaintzen dira, metal talderako eginak –lau tronpa eta bina tronboi eta tronpeta– eta “instrumentu mota guztiekin jotzeko” haren 21 Abestiak eta sonatak ziklokoak: Canzon per sonar primi tono y septimi toni eta la Sonata pian e’ forte.
1786ko orkestrarako lehen bertsio bat existitzen bada ere, eta geroagoko hari laukoterako beste bat, Jesukristoren azken zazpi hitzak gurutzean obra bere “bariazio” berantiarrean programatu ohi da: koru misto eta talde instrumentalerako oratorioa, eta hori da gaur entzungo duguna. Enkargua Cadizko Leize Santuko Kofradiak egin zuen 1787ko Aste Santurako, Ostiral Santuko ospakizunetan Jesukristo Gurutziltzatuaren azken uneak obra sinfoniko esanguratsu baten bidez oroitzeko, eta xedea hori izanik, obraren zazpi zenbakietako bakoitza Jesukristok hil aurretik esandako azken zazpi hitzetako bakoitzari dagokio.
Konpositoreak berak obra hori bere sorkuntza perfektuenetakotzat zuen eta gaur egun, hura egin eta bi mende geroago, ez dago inolako zalantzarik horri buruz. Haydnek ebanjelio desberdinetatik ateratako Kristoren azken hitzak izpiritualtasun hordigarriko zazpi mugimendu mantso eta soiletara «itzuli» zituen. Cadizko interpretazioaren ondoren, obra bere oinarri liturgikoaren testuingurutik kanpo geratu zen.
PROGRAMA
Giovanni Gabrieli (1557 inguru-1612):
Canzon per sonar primi toni a 8, Ch.170
Canzon per sonar septimi toni a 8 nº 2, Ch. 172
Sonata pian e forte, Ch. 175
Joseph Haydn (1732-1809):
Jesukristoren azken zazpi hitzak gurutzean
Introduction
Vater, vergib ihnen
Fürwahr, ich sag es dir: Heute wirst du bei mir
Frau, hier siehe deinen Sohn
Mein Gott, mein Gott, warum hast du mich verlassen
Introduction
Jesus rufet: Ach, mich dürstet
Es ist vollbracht
Vater, in deine Hände empfehle ich meinen Geist
Il terremoto: Er ist nicht mehr
IRUÑEKO GANBERA ABESBATZA
Bakarlariak: Estitxu Castellano (s), Mariasun Montoya (s), Marta Huarte (s), Ana Olaso (a), Leticia Vergara (a), Zuberoa Aznarez (a), David Echeverría (t), Joseba Ceberio (t), Rubén Lardiés (t), Iosu Yeregui (b), José Antonio Hoyos (b), Mikel Berraondo (b), Sergi Moreno-Lasalle (b)
Zuzendaria: David Gálvez Pintado
Pianojolea: Naiara Egaña
(s) Sopranoa
(a) Altua
(t) Tenorea
(b) Baxua
Sarrera: 15 euro. Kontzerturako sarrerak leihatilan edo www.baluarte.com webgunean eskuratu ahal izango dira.