
MUSIKA ETA TRADIZIO ERALDATUA
- KONDESTABLEAREN CIVIVOXA
- 19:00 - 20:00
Jon Ulecia & Cantina Bizarro O-ko Andre Maria plazako agertokira igoko dira irailaren 7an, 20:00etan, ‘Musika-aretoak kalean’ programazioaren barruan. Kontzertua Nébula tabernak (San Frantzisko kalea, 24) babesten du. Sarrera doan da leku guztiak bete arte.
Glitter souls, The Brillantina’s, Alpha 60, Souvenir eta El Columpio Asesinorekin urte batzuetan zehar aritu eta gero, bere proiektua abian jartzea erabaki du Jon Uleciak. Honako taldekide finko hauek osatzen dute Jon Ulecia & Cantina Bizarro taldea: Jon Ulecia (ahotsa eta gitarra), Daniel Ulecia (gitarra), Javier Egiluz (bateria) eta David Roure (baxua).
2008an, “Last Night Dream”(Sunthunder records) bere lehen lana kaleratu zuten, eta oso kritika onak jaso zituzten zenbait komunikabidetan, hala nola Mondosonoro, Ruta 66 eta Radio 3n. Taldearen musika-proposamenak amerikar sustraietako musikarekiko maitasuna iradokitzen du, eta nolabaiteko atxikimendua Nick Cave edo Rowland S.Howard-en inguruan orbitatzen joan diren pertsonaien eta banda australiarren multzoari. 2012an bigarren lana argitaratu zuten, “Frame” (Sunthunder Records) diskoa, joera esperimentalagokoa. “Last night dream” diskoaren 10. urteurrenaren karietara, albuma berriz atera dute biniloan, eta grabazioan Juarez taldeko Berti Rodríguez baxua aritu da. 2019an, “Striptease” hirugarren diskoa grabatu zuten, kasu horretan Danielik gabe, non aldaketa sumatzen baita soinu gordin eta bat-batekoagora. Egun, Txetxu Brainlosterrek betetzen du Daniren tokia zuzeneko emanaldietan.
12 urte baino gehiagoko ibilbidean, taldeak hainbat emanaldi egin ditu penintsulako hiri askotan zenbait artistarekin batera, Nikki Sudden edo Dave Kusworth-ekin, kasu, eta jaialdi batzuetan parte hartu izan dute, hala nola Gasteizko AZKENA ROCK jaialdian, non kartela partekatu baitzuten The Black Crowes, Alice Cooper eta Eli “Paperboy” Reed-ekin, Santanderreko IN FESTIVALen The Jayhawks, Micah P. Hinson eta Joe Henryrekin batera, Lisboako BARREIRO ROCKSen, Tav Falco eta Kid Congorekin, Gasteizko PINTALABIOS ATTACKen eta Iruñeko PIM PAM VILLEn, The Fleshtones-ekin batera.
Iruñeko Udalak atari zabaleko 13 kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, hiriko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko. Emanaldiak udan eginen dira, asteartero, 20:00etan, ekainaren 15etik irailaren 14ra bitarte, Burgoen plazan, Jito Alain, San Jose Plazan, Salestarren patioan, O-ko Andre Mariaren plazan eta Taconeran, eta sarrera librea izanen da edukiera bete arte.
Jon Ulecia & Cantina Bizarroren kontzertuaren ondoren, Guarimbak emanen du hurrengoa, irailaren 14an.
Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & rolla, folk rock-a, hard rock-a, reggae fusioa, punk-a, heavy metala, shoegaze popa, rockabilly-a, indie popa, soul eta cumbia electronikoa. Honako areto hauek parte hartuko dute ekimenean: Zentral, Terminal, Subsuelo, Infernu, Garazi, Akelarre, Krawill, Cavas, Toki Leza, Txintxarri, Rockcollection, Nebula y Katakrak..
KONTZERTUAK
Ekainak 15. Zentral. SIMONA. r n b. Burgoen plaza
Ekainak 22. Terminal. IKER MARTINEZ ETA ZALDI HERRENAK (folk rock-a). Jito Alai
Ekainak 29. Subsuelo. LEMON Y TAL (pop rock-a). San Jose
Uztailak 13. Infernu. THE LIZARDS (hard rock-a). Jito Alai
Uztailak 20. Garazi. THE TITANIANS (reggae fusioa). San Jose
Uztailak 27. Akelarre. LEIHOTIKAN. Punka. Salestarren patioa
Abuztuak 3. Krawill. TOIFELTHAL (heavy metala). Jito Alai
Abuztuak 10. Cavas. EXNOVIOS (shoegaze popa). O-ko Andre Mariaren plaza
Abuztuak 17. Toki Leza. LOBOS NEGROS (rock n rolla, rockabillya). Taconera
Abuztuak 24. Txintxarri. RIO ARGA (indie popa). O-ko Andre Mariaren plaza
Abuztuak 31. Rockcollection. GREGARIO DE LUXE. Soula. Taconera
Irailak 7. Nebula. JON ULECIA & CANTINA BIZARRO. Rocka. O-ko Andre Mariaren plaza
Irailak 14. Katakrak. GUARIMBA (cumbia elektronikoa). O-ko Andre María plaza