Jardunaldiak

KULTUR ESKUBIDEEI BURUZKO JARDUNALDIA

Kondestable Jauregiak (Hitzaldietako aretoa, bigarren solairuan) hartzen du Eusko Ikaskuntzak antolatutako kultur eskubideei buruzko jardunaldia: ESKUBIDE KULTURALAK: zer, nola, zertarako? Kultur-eskubideak izango ditugu hizpide maiatzaren 27an, 10:00etatik 13:30etara antolatu dugun jardunaldian.

Eskubide politiko, zibil, ekonomiko edo sozialekin alderatuta, kultur-eskubideak dira Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidean gutxien garatu direnak. Kultur-eskubideen aplikazioa ez da erraza, nahiko berriak direlako zentzu honetan eman diren ekimen praktikoak. Eta bestetik, zalantza dator: ba al dakite herritarrek eskubide horiek dituztela? Nola egikarituko da eskubide bat ez bada ezagutzen? Galdera hauei erantzutea eta maila internazionalean dagoen eztabaida eta ezagutza gurera ekarriko dugu jardunaldian, aditu eta arituen ikuspegitik.

Ikusi egitaraua.

Itzuli edukiaren hasierara