Kontzertua

KALEIDOSCOPE & RITA PAYÉS + JAVIER COLINA

SANDUZELAIKO CIVIVOXA
2023/01/28
19:30 - 20:45
KALEIDOSCOPE & RITA PAYÉS + JAVIER COLINA:Miguel “Pintxo” Villar (saxoa), Juan Pablo Balcázar (kontrabaxua), Jesús Mañeru (perkusioa), Javier Colina (akordeoia eta guembri-a) eta Rita Payés (ahotsa eta tronboia)
Sarrerak / Izen-emateak JARDUERAK 2023KO URRIA - AZAROA

SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-01-28, 19:30 – 20:45

Kontzertua. URTARRIJAZZ ’23. KALEIDOSCOPE & RITA PAYÉS + JAVIER COLINA.
Kaleidoskopioa tresna optiko bat da eta, barnean, hiru ispilu eta kristal koloretsuak dauzka. Mugitzen denean, hainbat figura geometriko eta simetriko sortzen ditu.
Oraingo honetan, hiru ispiluak Miguel “Pintxo” Villar saxofonista nafarra, Juan Pablo Balcázar kontrabaxu-jotzailea eta Jesús Mañeru perkusio-jotzaile lizartarra dira. Irudi geometrikoak melodien itxura hartuta iristen dira. Hainbat bidetan isurtzen diren melodiak dira, dela jazzean, dela lo-kanta kubatarretan, dela folklore kolonbiarrean, dela zamba argentinarretan, bai eta haiek beren ondutako konposizioetan ere.
Rita Payésen talentua eta magia izanen dituzte bidaide bai ahotsean, bai tronboian; eta, arras proposamen bereziaren mihisea koloratzen bukatzeko, Javier Colina ere dute bidelagun, hau da, egungo jazz musikari nafarrik ospetsuena.

Miguel “Pintxo” Villar (saxoa), Juan Pablo Balcázar (kontrabaxua), Jesús Mañeru (perkusioa), Javier Colina (akordeoia eta guembri-a) eta Rita Payés (ahotsa eta tronboia)

Publiko guztiak
6€. Aurrez izena emanda

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara