Bisita gidatua

KAMERAK ETA GANBARAK. TOPAKETA ETA BISITA. GARAIKIDE.

KONDESTABLE CIVIVOXA
2022/01/25
19:00
IKUSI KARTELA

KAMERAK ETA GANBARAK. Xabier Erkiziarekin topaketa eta Asier Gogortzaren AUTOPSIAK erakusketari bisita, Kondestable Civivoxean. Urtarrilaren 25ean, asteartean. 19:00etan. Garaikide zikloa. Sarrera librea eserlekuak bete arte. Gure kultur sineskera eta usteen gainetik, paisaia, besapean garraiatzen dugun zeozer da. Gure begiradatik eta hauen aurrebaldintzetatik banaezina, eta nahitaez haien ondorio. Paisaiaren kontzeptuaren baitan biltzen ditugu lurraldearekiko gure desira eta grinak, gure ulertezintasun eta frustrazioak, soinean daramazkigun argazki kameren obturatzaileekin ezartzen ditugun kontratu inkontzientearekin gertatu ohi den bezala. Paisaia ispilu erraldoi bat da.

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975)

Musikaria, soinu artista, ekoizlea eta kazetaria. Telebista, irratia, prentsa idatzia, bideoa, zinema edo Internet bezalako euskarriekin egin izan du lan, beti ere entzumena eta soinugintzarekin zerikusia duten hainbat alorren inguruko jakinmina izanik bere lanaren ezaugarri nagusiena. Alor eta jatorri desbedinetako artistekin lan egin izan du, estudioan nahiz zuzenean.

Gaur egun, Billy Bao, Ornitorrinkus, edo Soinumapa.net egitasmoetan lan egiten du eta erregularki zinema zuzendarientzako filmetarako soinu bandak konposatzen ditu. Hainbat nazioarteko sari jaso ditu lan horiengatik.
Azken 15 urteotan Beran ospatzen den ERTZ Bertze Musiken jaialdiaren ko-zuzendari lanak bete ditu, Soinu-arteari eskainitako hainbat egitasmo, ekitaldi ziklo eta erakusketetan komisario lanak bete ditu, eta 2003tik 2014raino “Arteleku” arte garaikideko ekoizpen zentruaren soinu departamentua zuzendu du. Hainbat komunikabiderekin lan egiten du, bereziki musikari eta entzumenaren kulturari eskainitako irratirako lanak egin eta iritzi artikuluak idatziz. AUDIOLAB elkarteko kide da.

GARAIKIDE 2022

GARAIKIDE zikloaren edizio berria -Euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketa- urtarrilaren 14tik otsailaren 2ra izango da Kondestable civivoxean eta Nafarroako Antzerki Eskolan. Civivoxean egingo diren jarduerak doakoak dira. Sarrera librea eserlekuak bete arte. Nafarroako Antzerki Eskolan izango diren emanaldietarako sarrerak 8 euroko prezioan salgai jarriko dira (bi emanaldietarako abonamendua 12 euroan) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Antolatzailea: Iruñeko Udala. Hauen lankidetzarekin: Nafarroako Antzerki Eskola eta Nafarroako Gobernua.

MIRANDE
Kontzertua

Elena Setien, Joseba Irazoki, Xabier Erkizia
URTARRILAK 14
Kondestable Civivoxa. 19:00

ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
Antzezlan performatiboa

Maite Aizpurua
URTARRILAK 19
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00

TRIBIZ BASERRI GALDUE
Antzezlan dokumentala

Jon Ander Urresti
URTARRILAK 23
Kondestable Civivoxa. 19:00

KAMERAK ETA GANBARAK
Topaketa eta AUTOPSIAK erakusketari bisita

Xabier Erkizia
URTARRILAK 25
Kondestable Civivoxa. 19:00

ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA
Antzezlana

Horman Poster
URTARRILAK 27
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00

AUTOPSIAK
Argazki erakusketa

Asier Gogortza
Urtarrilak 18 – Otsailak 2
Kondestable Civivoxa

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara