Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

KOKOSHCA

O-KO ANDRE MARIA PLAZA.
2021/09/03
20:00
KOKOSHCA
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Sarrera doan, edukiera bete arte

JARDUERAK APIRILA - MAIATZA

O-KO ANDRE MARIA PLAZA. ABUZTUA 3 OSTIRALA. 20:00

Kontzertua. Kokoshca

Sarrera doan, edukiera bete arte

Enklaves Jaialdi berria da eta hiriko leku paregabeak ikustarazi nahi ditu, hiriaren lurralde barnean. Horrela, leku horiek eszenapaisaia ezin hobeak dira, ikusleak eta musika arloko artistak topatzeko, gure hiriak musikagintzan duen sorkuntza eta aniztasuna gozatze aldera. Sei leku eta tokiko sei musika-proposamen, estiloz eta formatuz ezberdinaz, Iruñeko entzumen mapa sortzen laguntzeko.

KOKOSHCA

Kokoshca-ren diskorik onena da, lan biribila, halako greatest hits horietakoa. Gaur egun, inork ere ez dezake zalantzan jarri Kokoshca dela rock iberiarreko talderik harrigarrien eta pertsonalenetako bat. Sekulako nortasuna du, izugarria, estiloz erabat eklektikoa, eta horren bidez, ustekabeko eta gutxien espero duzun norabideetara jotzen du. Estudioko seigarren disko-lanak “KOKOSHCA” du izenburu, izenburu soila, eta erabat fidel zaie laukotearen ezaugarriei baina aldi berean planteamendu berri asko ekarrita, eta gainera, ahaltsuagoa eta berehalakoagoa da soinuan, publiko zabalagoa besarkatzeko prest. Iñaki López, Amaia Tirapu, Álex López eta Iñigo Andión kideek beren erritmoa eta estribilloak finkatu dituzte “KOKOSHCA” lanean, eta are gauza zailagoa lortu dute: pop soinu handiagoa izatea, sekulan baino irisgarriagoak izatea eta beti bezain desafiatzaileak ere bai. Sekulan ez baduzu bat egin Kokoshca-rekin, oraintxe duzu tenorea.

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Itzuli edukiaren hasierara