Antzerkia

ANTZERKI AROA UDABERRIA. HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI

Nafarroako Antzerki Eskola. Maiatzak 18, asteazkena. 19:00

HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI
Kamikaz Kolektiboa & Ttak Teatroa


“Nor naiz ni, zuk fikzionatzen ez nauzunean?
Nor zara zu, ni fikzionatzeko baimenik ez duzunean?
Izan gaitezke gu?
Zer desikasi beharko genuke, nola, nondik..”

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.

Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?

Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

Aktoreak/Zuzendaritza/Testua: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga Zuzendari bidelaguna: Espe Lopez Jantziak: Barbara Rasso Argiztapen diseinua: Miriam Ubanet eta Ana Da Graça Teknika: Uhina Zuzeneko soinu banda: Amancay Gaztañaga “Izaki berria” kanta: Odei Barroso Ilustrazioa eta kartela: Idoia Beratarbide Irudigintza: Kulturaz kooperatiba Banaketa: Goizane Barroso Ekoizpena: Azpeitiko Kulturaz kooperatiba.

Sarrera: 8 euro
Sarreren salmenta: www.laescueladeteatro.com web gunean, eta Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

Antolatzailea:
Iruñeko Udala – Ayuntamiento de Pamplona

Laguntzaileak:
Nafarroako Antzerki Eskola – Escuela Navarra de Teatro
Nafarroako Gobernua – Gobierno de Navarra

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara