Zinema

LA BODA DE ROSA

ITURRAMAKO CIVIVOXA
2022/10/10
18:00 - 20:00
MARÍA CASTEJÓN
Sarrerak / Izen-emateak JARDUERAK 2023KO EKAINA

ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-10-10, 18:00 – 20:00

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK
ZINE-FORUMA

Ziklo-koordinatzailea: María Castejón

Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Hamargarren urtemuga bete duen ziklo honetan, eta aukeraturiko filmei esker, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.

LA BODA DE ROSA
Icíar Bollaín. Espainia. 2020. 100’. Komedia dramatikoa
*Filma bereziki gomendagarria da genero berdintasuna sustatzeko.
Bizitzaren balantzea egitean, Rosa ohartzen da beti bizi izan dela gainerakoentzat: alabarentzat, aitarentzat, anaientzat, ahizpentzat… Behin batean, alde egitea eta dena atzean uztea erabakitzen du bere ametsak betetzeko eta bere bizitzaren jabea izateko; eta ohartuko da bidaia hori ez dela batere erraza izanen. Icíar Bollaínek film interesgarri eta iradokitzailea idatzi eta zuzendu du, bere ‘Hola estás sola’ (1995) lehen filmaren oroigarri.

18 +
Doan. Aurrez izena emanda

Hizkuntza:Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara