JARDUERAK

UDALBATZA HIRI GORPUZTUAREN SEGIZIOAN

2023/03/25
Erraldoi eta Buruhandien konpartsa 10:10ean abiatuko da autobus geltokitik. 11:05ean segizioa Udaletxetik aterako da.

Iruñeko Udalbatza  Hiri Gorpuztuaren Segizioan aterako da kalera urtarrilaren 25ean, Interes Kulturaleko Ondasun inmaterial izendatu izana ospatzeko eta ikusarazteko ekitaldi publikoan.

11:05ean segizioa Udaletxetik Nafarroako jauregiko lorategietarantz abiatuko da, eta bertan, aurreikuspenen arabera 12:00etan hasiko den aintzatespeneko ekitaldi publiko bat eginen da. Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsak lehenago emanen dio hasiera goizari, izan ere, 10:10ean abiatuko da autobus geltokitik eta Bake plaza, García Ximénez kalea, San Ignazio etorbidea eta Sarasate pasealekuan barna ibili ondoren Alde Zaharrean sartuko da Comedias, Pozo Blanco eta Zapateria kaleetatik Udaletxe plazara heldu eta bertan Udalbatza hartzeko.

Hortik aurrera segizio osoak San Saturnino kalea, Kale Nagusia eta Navas de Tolosa kaleak, Sarasate pasealekua eta San Ignazio etorbidea zeharkatuko ditu Diputazio jauregira heltzeko, bertan eginen baita ekitaldia. Bertako lorategietan jai giroko ekitaldi instituzionala eginen da, autoritateen parte-hartzeekin, musikarekin eta dantzekin. Horietan protagonismo berezia izanen dute Erraldoi eta Buruhandien konpartsak eta Duguna udal-dantzarien taldeak. Ekitaldiaren nondik norakoak Gazteluko plazan instalatuko den pantaila erraldoi batean jarraitzen ahalko dira.

Ondoren, Hiri Gorpuztuaren segizioa Udaletxera itzuliko da (Gazteluko plazatik eta Txapitela eta Mercaderes kaleetatik). Udalbatza bere egoitzara itzuliko da eta Konpartsa eta Duguna taldeko dantzariak Udaletxe plazan dantzan arituko dira 14:00ak arte; orduan erraldoiak eta beraiekin doazen beste irudi guztiak autobus-geltokira itzuliko dira (Mercaderes, Gazteluko plaza, Karlos III.aren etorbidea, Orreaga etorbidea, García Ximénez, Tutera eta Oliveto Kondearen kaleak eta Bake plaza).

Itzuli edukiaren hasierara