MUSIKA

LA DEL MANOJO DE ROSAS, LA PAMPLONESAREKIN

2022/11/28 - 2022/11/29
AZAROAK 28 (20:00) ETA AZAROAK 29 (19:00)
SARRERA SALMENTAESKU PROGRAMA

NAFARROAKO GOI-MAILAKO KONTSERBATORIOKO KANTU-IKASGELAREKIN ELKARLANEAN

ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA
Iraupena, gutxi gorabehera: 70 minutu

San Saturnino, zarzuela eta Pamplonesa hirukoak, musika-genero horren zaleak irrikaz espero izaten dutenak, zarzuelako obrarik entzutetsuenetako batekin atsegin hartzeko aukera paregabea eskainiko digu: “La del manojo de rosas”.
Lana Pablo Sorozabalek konposatu zuen, zeina La Pamplonesak apirilean omendu baitzuen aurten bere jaiotzaren 125. urteurreurrena dela-eta. Oraingoan kontzerturako bertsioan gozatu ahal izanen dugu obra, Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioko Kantu-ikasgelako hainbat kantariz lagunduta.
“La del manojo de rosas” amodio-istorio bat da, Sorozabal maisuak maisuki uztartutako pasodoble-, mazurka-, txotis-, foxtrot- edo farruka-erritmoak baliatuz kontatuko duena. Bertan protagonistak uko egiten dio ezkontza maila sozialean gora egiteko tresna gisa erabiltzeari.

Itzuli edukiaren hasierara