Kontzertua

LA PAMPLONESA: AUTUMN REED

Urriaren 24an, 12: 00etan, La Pamplonesak Alfred Reed omenduko du Gayarre Antzokian, bere jaiotzaren 100. urteurrenean, J. Vicent Egearen zuzendaritzapean.

Berrehun lan baino gehiago dituelarik, Alfred Reed konpositore estatubatuarra (1921-2005) autore garrantzitsu eta emankorrenetako bat da bandarako jatorrizko musika errepertorioan. La Pamplonesaren errepertorioan duen garrantziagatik taldeak behin edo behin omenaldiren bat egin badio ere, baina oraingoan berezia da oso, New Yorken jaio zela ehun urte betetzen direlako. 30 urtez konposizio-irakaslea izan zen Miamiko Unibertsitatean, eta kontzertu honetan bere lan esanguratsuenetako batzuk joko dira, hala nola, 3. sinfonia.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara