
PLEKTRO MUSIKAREN XXV. JAIALDIA. IPARRALDETIK
- ITURRAMAKO CIVIVOXA
- 19:30 - 20:45
2022ko martxoaren 26a, larunbata 20:00.
“Shakespeare musikan”. W. Shakespeareren tragedietan oinarritutako musikak
Aktorea: José María Asín. Testuak: Ana Maestrojuán. Zuzendaria: J. Vicent Egea
William Shakespeareren literatura (1564-1616) musika sortzaileei asko interesatu zaie, batez ere bere tragediak. Adibiderik garbienetako bat Sergei Prokofieff (1891-1953) errusiar konposatzailearen Romeo eta Julieta balletaren suitea da, Johan de Meijek bandarako maisuki moldatua. Baina talde hauetarako errepertorio originala ere sortu du, hala nola Hamleten gaineko Kontzertu suitea eta Othelloren gaineko Banda Sinfonikorako erretratua, biak ala biak Alfred Reed (1921-2005) konpositore estatubatuarrarenak; La Pamplonesaren erreferentziazko egileetako bat da, eta bandak lehen aldiz joko ditu horiek. Hori guztia narratzaile baten laguntzarekin: José María Asín aktorea, zeinak Ana Maestrojuánek sortutako testuen bidez antzerkigile ingelesaren obren izaera tragikoan murgilduko baikaitu antzerkiaren Mundu Egunaren bezperan, martxoaren 27an, igandearekin.