
PLEKTRO MUSIKAREN XXV. JAIALDIA. IPARRALDETIK
- ITURRAMAKO CIVIVOXA
- 19:30 - 20:45
2019an azken txupinazoa bota eta gero, La Pamplonesa ez da hiriko karriketara itzuli. Egungo egoera soziosanitarioak ez du jaiak ospatzeko aukerarik ematen, baina ez da arazo izanen, iaz bezala, bandak pandemiaren ondorioak modu zuzenagoan nozitu dituzten gizarteko kolektiboei musika helarazteko.
Sanferminetan zehar, Nafarroako hiriburuko adinekoen lau egoitza bisitatuko ditu La Pamplonesak, eta bertan, 18: 00etatik aurrera, doinu herrikoiak interpretatuko ditu. Uztailaren 6an Hermanitas de los Pobres-en egoitzan arituko dira, uztailaren 7an El Vergelen, 8an Miserikordia Etxean, eta uztailaren 13an Aita Mennin.
Hurrengo egunetan ‘La Pamplonesa’ k egingo duen beste ekitaldietako bat espetxea bisitatzea izanen da, Uztailaren 14an.
Halaber, ‘La Pamplonesa, auzoz auzo’ zikloari amaiera emateko, pare bat kontzertu emanen ditu Iruñeko bandak arratsaldeko 20:00etan. Lehena, Sanduzelaiko auzoan, uztailaren 9an, eta bigarrena San Bartolome gotorlekuan, uztailaren 12an.