Buscador
MUSIKA
LA PAMPLONESA SOLIDARIOA

Gayarre Antzokiak “La Pamplonesa” sari solidarioen proiektuaren lehen edizioa hartuko du urriaren 15ean, 19: 00etan, Javier Erro artista gonbidatuarekin. Lehen edizio honetan ANECS elkartea sarituko dute.
Oso gau berezia izanen da, “La Pamplonesa” Sari Solidarioen lehen edizioa ospatuko baita. Sari horien bidez, bandak egiten duen gizarte-lanari segida emanez, aintzat hartu nahi du Nafarroako gizarte-arloko entitateek edo beren jarduera Foru Komunitatean gauzatzen dutenek egiten duten lana. Iruñeko Udala eta Nafarroako Rural Kutxako Gizarte-Ekintza dira “La Pamplonesa” Musika Bandak antolatutako sari hauen laguntzaile.
Oraingo honetan, ANECS Elkarteak (Zangozaldeko haur erien elkartea) jasoko du aintzatespena; elkartearen xedea da laguntza ekonomikoa ematea eritasun kronikoak edo larriak dituztelako tratamendu luze eta garestiak behar dituzten haurren Zangozaldeko familiei. Aintzatespenaz gain, kontzertuari esker txarteldegian biltzen den diru guztia ANECS elkarteari bideratuko zaio, egiten duten lanean laguntzeko.
Ez ezazu galdu emozioz beterik datorren gaueko emanaldi hau; izan ere, kontzertuan Javier Erro arituko da, Nafarroako musika-esparruko artistarik esanguratsuenetako bat, eta haren narrazioaren bidez garai guztietako ipuin musikalik entzutetsuenetako batez gozatzeko aukera izanen dugu: Serguéi Prokofieven “Pedro eta otsoa”. Gezurren ondorioei buruz ari zaigun klasiko bat. Eta nola ez! Javier Erro kantariaren ahotsaz ere gozatu ahal izanen dugu.