Haurtxoendako antzerkia

LA SERPILLÈRE DE MONSIEUR MUTT

ITURRAMAKO CIVIVOXA
2023/01/28
12:30 - 13:00
MA COMPAGNIE
Sarrerak / Izen-emateak JARDUERAK 2023KO EKAINA

ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-01-28, 12:30 – 13:00

IKUSKIZUNA. DANZ. DANTZA-ESPAZIOA. IKUSKIZUNA. DANTZA ETA OBJEKTUAK UMETXOENDAKO. LA SERPILLÈRE DE MONSIEUR MUTT. MA Compagnie.
*dantza lehen haurtzarora hurbiltzeko ikuskizun onenarendako saria – Feten 2022

La serpillère de Monsieur Mutt (Mr. Mutt-en lanbasa) lanean, Marc Lacourt koreografo eta dantzariak, objektuak dantzaraziz, umetxoak gonbidatu nahi ditu artearen historiaren aztarnari jarraitzera, eta keinuaren eztitasunarekin eta dantzaren plazerarekin bat egitera. Ikusle ttikien konplizitateak lagundurik, eta irudimenez eta era ludikoan, lanbasa misteriotsu hori Gioconda bihurtuko da, airean altxatuko da Nijinski Handia bezala, eta bat-batean… artea armairutik aterako da. Ikuskizunaren barnean zuzenean parte hartuz, haurrei gonbit egiten zaie gauzei buruz duten begirada aldatzera, objektua obra bihurtzen duen keinua deskubritzera (DIN-A4 orri bat orekan hegan, bizikleta-gurpil bat aulki baten gainean), irudimena hegan utzita.
Fintasunez, ikuskizunak esperientzia berriak ezagutu eta sentitzeko aukera ematen die haurrei. Marcel Duchamp-en “pixatokiak” edo “botila-euskarriak”, edo Joseph Beuys-en “piano mozorrotuak” inspiraturik, Marc Lacourtek erakusten du artea nonahi dagoela, baldin eta huraxe ikusi nahi baduzu.
Dramaturgia, eszenaratzea, koreografia eta interpretazioa: Marc Lacourt. Ekoizpena: MA Compagnie

Iturramako Civivoxa
URT 28 ENE, larunbata
12:30
Iraupena: 35 minutu
2-4 urte, heldu baten lagundurik (gehienez heldu bat umetxo bakoitzarekin)
3 €. Aurrez izena emanda

Itzuli edukiaren hasierara