
PROVOKED: UNA HISTORIA REAL
- ARROSADIAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA
- 17:00
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-02-20, 18:00 – 20:30. ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. LADY BIRD.
SARRERAK AGORTUTA
ZINE-FORUMA
Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.
Ziklo-koordinatzailea: María Castejón
Lady Bird
Greta Gerwing. AEB. 2017. 94’. Komedia dramatikoa
Christine ez da egokitzen bere ingurunean eta nahiago du jendeak berari “Lady Bird” esatea. Nekeza eta korapilatsua da Sacramentoko nerabe bat izatea institutuko azken urtean. Zailtasunak zailtasun eta, amaren presioa gorabehera, bere bidea egitea du amets. Hastapen-istorio ilun bezain argia da, protagonista guztiek darabiltzaten bilaketekin lotuko gaituena.
18 +
Doan. Aurrez izena emanda
Hizkuntza:Castellano