Zinema

LAS CHICAS DEL CALENDARIO (CALENDAR GIRLS)

SANDUZELAIKO CIVIVOXA
2022/12/20
18:00 - 20:30
María Castejón
Sarrerak / Izen-emateak JARDUERAK 2023KO EKAINA

SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2022-12-20, 18:00 – 20:30

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. ZINE-FORUMA. LAS CHICAS DEL CALENDARIO (CALENDAR GIRLS). Ziklo-koordinatzailea: María Castejón

Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Hamargarren urtemuga bete duen ziklo honetan, eta aukeraturiko filmei esker, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.

LAS CHICAS DEL CALENDARIO (CALENDAR GIRLS)
Nigel Cole. Erresuma Batua. 2003. 108’. Komedia dramatikoa. Egiazko gertakarietan oinarritua.
Ingalaterrako herri txiki bateko Emakumearen Institutuan makrame egiten dute eta kalabazinez mintzatzen dira. Institutuko emakume talde batek dirua bildu nahi du kausa on baterako, baina tarta edo bizkotxo lehiaketa bat antolatzea baino ideia berritzaileago bat bururatu zaie. Biluztuko dira. Horratx emakume-zinemaren film klasiko bat, ikusi beharrekoa; guk filma berrikusiko dugu, denbora-tarte ona pasatzeko eta gogoeta egiteko.

18+
Doan. Aurrez izena emanda

Hizkuntza:Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara