Txotxongilo antzerkia

LIBURUZAINA ESTU ETA LARRI

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2023-03-25, 18:30 – 19:30. TXOTXONGILOAK: LIBURUZAINA ESTU ETA LARRI (euskeraz).

Bazen behin… liburuzain bat. Baziren behin… gaizkile batzuk; egun batean, huraxe harrapatu eta beren ezkutalekura eraman zuten. Bazen behin… alkate bat; egun batean, gaizkileen eskutitz bat jaso zuen. Eta… baziren behin, ume batzuk, eta gaur bezalako egun batean, antzokira joan ziren istorioaren jarraipena ikustera.
Margaret Mahy Zeelanda Berriko idazlearen El secuestro de la Bibliotecaria kontakizunaren egokitzapena da txotxongilo-antzerkirako. Ipuinak liburuen garrantzia azpimarratzen du, bai eta haietan jasotzen den istorioen indar eraldatzailea ere. Pindelbum andereño liburuzainaren abentura kontatzen du, gaizkile batzuen ezkutalekuan eman beharko ditu hainbat egun, baina haiengan liburuekiko maitasuna piztuko du, bai eta irakur zaletasuna ere.
Gus Marionetas taldeak gune eszeniko original eta dinamikoan aurkeztuko du lana: maleta batean. Hartan, ekintza garatu ahala, pertsonaiak agertuko dira, hainbat manipulazio-gune sortuta.

3 urtetik +, heldu batek lagundurik.
3 €. Aurrez izena emanda

Hizkuntza: Euskera.

Itzuli edukiaren hasierara