Zinema

LOS LIMONEROS (ETZ LIMON)

SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-01-24, 18:00 – 20:30

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. ZINE-FORUMA. LOS LIMONEROS (ETZ LIMON)

Ziklo-koordinatzailea: María Castejón. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Hamargarren urtemuga bete duen ziklo honetan, eta aukeraturiko filmei esker, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.

LOS LIMONEROS (ETZ LIMON)
Eran Riklis. Israel. 2008. 106’. Drama. Egiazko gertakarietan oinarritua
Salma alargun palestinarra da eta auzi bat dauka Israelgo Defentsa ministroarekin. Palestinaren eta Israelen arteko mugan dauka etxea, eta limoiondo zelai bat dauka mugakide. Agintariek zuhaitzak moztea erabakiko dute, Defentsa ministroarendako eta haren senideendako mehatxua direlakoan. Salmak, orduan, auzibideari helduko dio bere limoiondoak salbatzeko.

18+
Doan. Aurrez izena emanda

Hizkuntza:Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara