
OLAIA INZIARTE
- O-KO ANDRE MARIA PLAZA
- 20:00
KARMELDAR OINUTSEN ELIZA. Martxoak 29, asteazkena, 19: 30ean. ERLIJIO MUSIKAKO JAIALDIA: MAGÁNY (BAKARDADEA). NAFARROAKO GANBERA ABESBATZA. Zuzendaria: David Guindano Igarreta.
*Zalantzarik gabe, XIX. mendean erromantizismoak izan zuen loraldiaren ondorioz, Europako aldiriko herrialdeetako musika-sorkuntzak kalitate-maila handia lortu zuen, estilo eklektiko batean, “nazioarteko” estilo gutxi gora behera eskolastikoa eta herrialde bakoitzeko tradizio folklorikotik eratorritako ekarpenak batzearen ondorioz. Lehen Mundu Gerra galdu eta 1920ko Trianongo Ituna sinatu aurretik Hungariako erresuma gaur egungo Hungariar Errepublika baino askoz handiagoa zen eta aurreko paragrafoan aipatutako fenomenoaren protagonista nabarmenenetakoa izan zen.
Programa hau beren sorkuntza-lana XIX. mende erdialdetik XXI. mende hasierara bitarte garatu zuten hungariar konpositore banaren hiru maisulanek osatzen dute: Ferencz Liszt, Zoltán Kodály eta György Ligeti.
Liszt piano-jotzaile bikaina da eta konpositore garrantzitsua bere obrari oro har begiratuta, eta bereziki esanguratsua bere azken garaian, zeinetan Musika Berria deitutakoan –Inpresionismo garaitik “ohiko praktika” delakotik urruntzen den hartan– eragin erabakigarria izanen duten ezaugarriak aurreratzen baititu. Oraingoan, jenio horren Via Crucis eder eta soila eskaintzen dizuegu. Hau, berez, Jesukristoren nekaldiaren ebanjelioko pasarteei –izen bereko penitentziazko praktika osatu zutenei– buruzko gogoeta organistiko handi bat da eta oso noizean behin soilik zipriztintzen dute oso laburrak eta zenbaitetan errepikakorrak diren ahotsezko parte-hartzeek. Otoitza eta Ostiral Santuan Jesusen epaiketaren eta ehorzketaren artean gertatzen diren une ikaragarriak barneratzen laguntzen duen obra da.
Kodály etnomusikologo nabarmena izan zen, “naziotasunaren’ espirituaren garapenaren ondorioz diziplina horrek, kultura eta herrialde desberdinen adierazgarri den hori, bereziki kultura ardatz zuenak, garapen izugarria lortu zuen une batean. Hortxe ditugu Brailoiu, Bartok eta Aita Donostia ospetsuak, besteak beste. Gainera, egile hori pedagogo ospetsua da eta interes handia du giza ahotsarekiko, pedagogia horren bitarteko eta iturri den aldetik. Izan ere, bere konposizioetan ahotsa sartzen duen corpusa da nagusi. Erlijioari –nazionalismoa osatzen duten beste alderdi garrantzitsuetako bat– lotutako bere obra bikainen artean, “Missa brevis” aparta eskaintzen dizuegu.
Ligeti nazioarteko musika-abangoardiaren eta -postabangoardiaren konpositore nabarmenenetako bat da. Programa osoari izena ematen dion eta kristauak Kristoren heriotzaren aurrean duen sentimendua laburbiltzen duen haren obra goiztiar bat entzunen dugu estilo bartokiar argian: Magány , Bakardadea.
*David Guindano Igarreta, musikaria eta musikologoa.
MAGÁNY (BAKARDADEA)
Via Crucis (1878) Ferencz Liszt
Raiding (Hungariako erresuma) 1811 – Bayreuth (Bavierako erresuma) 1886
-Vexilla Regis
-Lehenengo egonaldia: Jesus heriotzara kondenatuta
-Bigarren egonaldia: Jesus gurutzea bizkarrean daramala
-Hirugarren egonaldia: Jesus lehenengoz erortzen da
-Laugarren egonaldia: Jesus bere amarekin elkartzen da
-Bosgarren egonaldia: Cireneko Simonek Jesusi gurutzea eramaten laguntzen dio
-Seigarren egonaldia: Santa Veronika
-Zazpigarren egonaldia: Jesus bigarrenez erortzen da
-Zortzigarren egonaldia: Jerusalemgo emakumeak
-Bederatzigarren egonaldia: Jesus hirugarrenez erortzen da
-Hamargarren egonaldia: Espoliazioa
-Hamaikagarren egonaldia: Jesus gurutzean iltzatzen dute
-Hamabigarren egonaldia: Heriotza
-Hamahirugarren egonaldia: Eraistea
-Hamalaugarren egonaldia: Ehorzketa
Koru mistoa, organoa eta ahots-bakarlariak
Organo-jotzailea: Saskia Roures
Ahots-bakarlariak: sopranoa zehazteke
mezzosopranoa: Beatriz Aguirre
tenorea: Leonardo Barquilla
baritonoa: Sergi Moreno-Lassalle
-Missa brevis (1945) Zoltan Kodály
Kecskemét (Hungariako erresuma) 1882 – Budapest 1967
-Sarrera
-Kyrie
-Gloria
-Credo
-Sanctus
-Benedictus
-Agnus Dei
Koru mistoa, organoa eta ahots-bakarlariak
Organo-jotzailea: Saskia Roures
Ahots-bakarlariak: sopranoa zehazteke
mezzosopranoa: Beatriz Aguirre
kontraltoa: Miriam Mendive
tenorea: Leonardo Barquilla
baritonoa: Sergi Moreno-Lassalle
Magány (1946) György Ligeti
Dicsőszentmárton (Hungariako erresuma) 1923 -Viena 2006
Koru mistoa
Sarrera librea lekua bete arte.