Antzerkia

ANTZERKI AROA UDABERRIA. ALDERRAY

NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA
2022/04/27
19:00
SARRERAK EROSI

Nafarroako Antzerki Eskola. Apirilak 27, asteazkena 19:00

ALDERRAY
Tartean Teatroa

ALDERRAY pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke.
Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio.
Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asoziala bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, MORROI gisa.

Dramaturgia eta zuzendaritza: Patxo Telleria Aktoreak: Mikel Martínez eta Sandra Fdez. Aguirre Jantzigintza eta diseinua: Betitxe Saitua Eszenografia eta objetuen sorkuntza: Pedro Rojo (El Cajón) Espazio sonoroa: Adrián Garcia de los Ojos. Kartelaren irudia: Oier Ituarte Argiztapena: David Rodriguez Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pineo eta Myriam Garzia Banaketa eta komunikazioa: Myriam Garzia Kartelaren diseinua: Hirudika.

Sarrera: 8 euro
Sarreren salmenta: www.laescueladeteatro.com web gunean, eta Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

Antolatzailea:
Iruñeko Udala – Ayuntamiento de Pamplona

Laguntzaileak:
Nafarroako Antzerki Eskola – Escuela Navarra de Teatro
Nafarroako Gobernua – Gobierno de Navarra

Itzuli edukiaren hasierara