Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

Mapamunditarrak 2021. Félicité

ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2021-10-07, 19:30 – 22:00

Alain Gomis, 2016.
2h03. JB, gaztelaniazko azpitituluekin.
Filmak Felicitéren erretratua egiten digu, bizibidea Kinshasako (Kongo) taberna batean kantatzetik ateratzen duen ama ezkongabe batena. Gorabehera batek aldatuko dio bizitza: semeak moto-istripua izan eta amak ebakuntza ordaintzeko dirua topatu beharko du. Ate guztietara joka arituko da, pertsonaia nonahiko gisara agertzen den hiri erraldoia alderik alde zeharkatuz. Musika da filmaren beste funtsezko elementu bat: Kasaï Allstarsen abestiak, Feliciték kantatuak, eta Arvo Pärt konpositorearen lanak, Kinshasako Orkestra Sinfonikoak interpretatuak, interludioak dira narrazioan. Felicitéri Tabu agertuko zaio bidean, tabernako ohiko bezero bat, eta lagunduko dio. Eta bizitza berriz ere loratuko da Felicité, Tabu eta semearen artean.+18
Doan. Aurrez izena emanda

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara