Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

MAPAMUNDITARRAK: ONDER DE VLEUGEL / LE GRAND BAL

Zine emanaldi bikoitza. Urriak 21. 19.30. ITURRAMA Civivoxa.

Doan, aurretik izena emanda.

Onder de Vleugel (Hegalaren pean)

Iratxe Jaio, 2020. Herbehereak, 11’. JB, gaztelaniazko azpitituluekin. Film labur hau Iratxe Jaiok eta 11 urteko haren semeak egin zuten 2020ko konfinamenduaren garaian. Zerua Berlin gainean Wim Wendersen filmean bezala, haur misteriotsu bat Rotterdam portu-hiriko teilatuetara igoko da. Bertatik herritarren pentsamenduak aditu eta apuntatuko ditu koaderno batean. Hitzoi ahotsa emateko xedez, zuzendariak eta haren semeak dei bat egin zuten sareetan. 200 xuxurlatik gora jaso zuten 20 hizkuntza baino gehiagotan, munduak helarazi nahiko balie bezala ez zeudela bakarrik haien isolamenduan.

Le grand bal (Dantza handia)

Laetitia Carton, 2018. Frantzia, 1h29. JB, gaztelaniazko azpitituluekin. Dokumental autobiografiko honek udaro Gennetinesen (Frantzia) egiten den dantza tradizionalen jaialdiaren zazpi egunak eta zortzi gauak kontatzen ditu. Kamera murgildu egiten da esperientzia kolektibo ageriko eta mugako honetan, non gorputzek dar-dar egiten baitute zuzeneko musikaren soinupean orduen joana markatzen duten eskoletan, dantzetan eta festetan. Parte-hartzaileen arteko hizketaldietan ere sartzen da, ikuspegi soziologiko batetik heltzeko arnasketa eta mugimendu berean elkarrekin murgilduta egoteko modu honi.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara