MUSIKA

MATRAKA MA NON TROPPO, MUSIKA IKUSKIZUNA O-KO ANDRE MARIA PLAZAN

Uztailaren 30ean, iluntzeko zortzietatik aurrera, ‘Matraka ma non troppo’ musika ikuskizuna izanenda O-ko Andre Maria plazan, Trakamatraka konpainiaren eskutik, ‘Iruña Ilunabarrean’ zikloaren barruan. Sarrera doan, lekuak bete arte.

Zaborra musika bihurtuta: lutheria, birziklapena eta musika sorkuntza. “Matraka ma non troppo” musika-ikuskizun honetan, gizarte honek baztertzen dituen objektuak musika tresnak bezain zoragarriak diren objektu bihurtzen dira.

Mahukak jazz-erritmoan, didgeridoo bihurtzen diren jogurtak, maionesazko estalki jotariak, erritmo afrikarrez betetako kuboak, melodia kutsakorrak sortzen dituzten hodiak… hori guztia Trakamatrakan aurkituko dugu, musika birziklatzearekin, sormenarekin eta irudimenarekin, musika-aniztasunarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin lotzen duen proiektuan.

O-ko Andre Maria plazak “Iruña Ilunabarrean” programa jasoko du berriro ere, Udalak udarako moldatu duen kultur programazioaren barruan. Zientzia, artea, teknologia berriak eta energia berriztagarriak uztartzen dituen ekintza kulturala da. Gozatu gure hiriko udako ilunabarrez gure hirian, ostiraletan, uztailaren 23 eta 30ean, eta abuztuaren 6, 13 eta 20an, 20:00etatik aitzinamusika, dantza, antzerkia, lantegiak eta arte-adierazpenak lagun.  

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara