Helduendako antzerkia

MICROSTABLE. LA BUENA LETRA; ESSENZIA; VISITA GUIADA

Kondestable
2022/10/30
19:30 - 20:00
El mono habitado; Izaskun Lasarte; 21:12 Produkzioak
Sarrerak / Izen-emateak JARDUERAK 2023KO ABUZTUA - IRAILA

Kondestable, 2022-10-30, 19:30 – 20:00

LA BUENA LETRA

Antzerkia

Bikote batek bizitza osoa eman du bizilagunen artean “zoriona” sortu nahian: erdi faltsutzaileak, erdi aingeru guardakoak dira. Ez dakite oso ongi nola hasi zen dena, baina beren postontzian errakuntzaz sartutako postal bat berridaztea erabaki zuten une batean gutunaren edukia “hobetzeko”. Orduz geroztik, ongia egitearen sentsazioak zoraturik, etengabe aritu dira gutunak, paketeak, jakinarazpenak eta beste irekitzen, informazioa eta errealitatea manipulatuz, bizilagunek izan dezaten ongizatetzat jotzen duten huraxe.

El mono habitado

ESSENZIA

Zirkua

Essenzia. Jaio, bilakatu, erori, irri egin, negar egin… geruzak zeharkatzea, oskolak haustea. Barnean daramagun huraxe da Essenzia, besteengandik bereizten gaituen huraxe. Lurretik altxatzen gaituen zerbait, goratzen gaituena, lebitarazten gaituena inguruan dugun munduaz haratago.

Gorputz adierazpena, mugimendua eta pole dance teknika uztartzen dituen saioa da, perfomance formatuan emana.

Izaskun Lasarte

VISITA GUIADA

Umorezko antzerkia

Lisa Geradiniren La Gioconda erretratua zalantzarik gabe da inoizko margolanik ospetsuena. Baina… zer dakizu margolan horretaz? … Leonardo Da Vincik margotu zuela? Parisen dagoela? Ezer gehago?

Lan honek munduko museorik ospetsuenera eramanen gaitu, Louvrera, eta margolan misteriotsu horretaz dena jakiteko aukera emanen digu.

SARTU, ESERI ETA GOZATU.

?Bisita gidatu hutsa da… zer atera ote daiteke gaizki?

Itzuli edukiaren hasierara