Ikuskizuna

MIRANDE. KONTZERTUA. GARAIKIDE.

Mirande. Kontzertua Kondestable Civivoxean. Urtarrilaren 14an, ostiralean. 19:00etan. Elena Setien, Joseba Irazoki eta Xabier Erkizia. Garaikide zikloa. Grande Days-ek, Xabier Erkizia eta Elena Setiénekin batera, Mirande (Forbidden Colours 2020) diskoa kaleratu zuen, Beasainen Igartza Musika zikloan elkarrekin emandako kontzertu batetik sortua. Albuma Jon Mirande idazlearen poemek osatzen dute. Mirande Parisen sortu zen, joan den mendeko 20ko hamarkadan, eta artista ez onartua izan zen, ideologia kontrajarriak eta batik bat probokatzaileak agertzen zituena. Inoiz ez zuen lortu garaiko euskal intelektual gehienen artean nagusi zen giro ideologikoarekin bat egitea, baina haren obra euskarazko poesia modernoaren hastapenetan jarri beharra dago.

Haren poema batzuk musikatzeko ideiak elkartu zituen Grande Days eta Elena Setien, zenbait arrazoi pisuzko zirela medio: haren poemak oso gutxitan musikatu izana, eta pertsonaia enblematiko bezain ez-ulertua zen “poeta madarikatu” haren arte-munduan barneratzeko asmoa. Iruñeko kontzertuan formatu txikian arituko dira Elena Setien, Joseba Irazoki eta Xabier Erkizia.

GARAIKIDE 2022

GARAIKIDE zikloaren edizio berria -Euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketa- urtarrilaren 14tik otsailaren 2ra izango da Kondestable civivoxean eta Nafarroako Antzerki Eskolan. Civivoxean egingo diren jarduerak doakoak dira. Sarrera librea eserlekuak bete arte. Nafarroako Antzerki Eskolan izango diren emanaldietarako sarrerak 8 euroko prezioan salgai jarriko dira (bi emanaldietarako abonamendua 12 euroan) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Antolatzailea: Iruñeko Udala. Hauen lankidetzarekin: Nafarroako Antzerki Eskola eta Nafarroako Gobernua.

MIRANDE
Kontzertua

Elena Setien, Joseba Irazoki, Xabier Erkizia
URTARRILAK 14
Kondestable Civivoxa. 19:00

ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
Antzezlan performatiboa

Maite Aizpurua
URTARRILAK 19
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00

TRIBIZ BASERRI GALDUE
Antzezlan dokumentala

Jon Ander Urresti
URTARRILAK 23
Kondestable Civivoxa. 19:00

KAMERAK ETA GANBARAK
Topaketa eta AUTOPSIAK erakusketari bisita

Xabier Erkizia
URTARRILAK 25
Kondestable Civivoxa. 19:00

ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA
Antzezlana

Horman Poster
URTARRILAK 27
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00

AUTOPSIAK
Argazki erakusketa

Asier Gogortza
Urtarrilak 18 – Otsailak 2
Kondestable Civivoxa

Itzuli edukiaren hasierara