
ANTZERKI-IKUSKIZUNA. HEMINGWAY
- ITURRAMAKO CIVIVOXA
- 19:30 - 21:00
Azaroaren 4an, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldiaren barruan, Butaca 78 elkarteak No quedará ninguno (Diez negritos) obra antzeztuko du, Iturramako Civivoxean, 20:00etatik aurrera. Laura Laiglesiak zuzentzen du Agatha Christieren obra hau.
SINOPSIA
Hamar ezezagun Ingalaterrako kostaldeko uharte misteriotsu batean bildu ditu U. N. Owen izeneko jaun batek, luxuzko etxe baten jabeak. Lehen afariaren ondoren, eta oraindik anfitrioia ezagutu gabe, hamar mahaikideei iraganean krimen bat egin izana leporatzen diete grabazio baten bidez. Une horretatik aurrera, banan-banan erailtzen dituzte, azalpenik eta ageriko arrazoirik gabe. Haur-kanta zahar batek bakarrik gordetzen du amesgaizto gero eta handiago baten misterioa.
FITXA ARTISTIKOA:
Aktoreak: Itziar Artieda, Ricardo Del Burgo, Itxaso Muro, Pablo Domínguez, Aitor Olaberrieta, Virginia Guerra, Rosa Nagore, Laura Muñoz, Marta Remírez, Eneko Pérez.
Egilea: Agatha Christie.
Zuzendaria: Laura Laiglesia.
Zuzendari-laguntzailea: Raquel García.
Ekoizpena: Butaca 78 elkartea.
FITXA TEKNIKOA
Argiak: Fran Marcén
Eszenografia: Evaristo Pérez.
TALDEAREN HISTORIA
Butaca 78 elkartea 2015ean sortu zen, Butaca 78 Aktore Eskolako ikasleen bilakaeraren ondorioz. Ikasle horiek ikasturte amaierako antzezpenak egin nahi izan zituzten, ez bakarrik ButacaScena zikloan, baita gizarte-erakundeekin lankidetzan aritzeko jarduera gisa ere, hala nola ANFAS, ADACEN, SARAY…