Antzerkia

TEATRAPO

Azaroaren 12an, ostiralarekin, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldiaren barruan, Teatrapo konpainiak Una lectora desaforada (Una pasión muy real por los libros) obra antzeztuko du, Mendillorriko Civivoxean, 20:00etatik aurrera.  Víctor Iriartek idatzi eta zuzendu duen obra da.

SINOPSIA:

Ingalaterrako Isabel II.aren txakurrak, ohi baino nahasiagoak, beren bidetik aldendu eta hura liburu-bus batean sartzera behartzen duten egunean, bat-bateko topaketa gertatzen da liburuarekin. Bere adinean irakurketaren grina suntsitzaileak abduzitzen du. Eta, noski, gure protagonistaren inguruan izua sortzen da, irakurtzen duenak irizpidea eta perspektiba zabaltzen baititu, eta hori, betidanik, mesfidantzaz ikusi da.

FITXA ARTISTIKOA:

Sergio Albillo (Sir Kevin Scatchar eta David Cameron)

Javier Baigorri (Edinburgoko Felipe, I. herrikidea, II: herrikidea eta erreginaren laguntzailea)

Jaime Malón (Averell Hutchings)

Rosa Nagore (Ingalaterrako Isabel II.a)

Ventura Ruiz (Heather Seakins, I. herrikidea, II. Herrikidea, erreginaren laguntzailea eta Lady Claudia Pollington)

FITXA TEKNIKOA

Ekoizpen exekutiboa: Maika Monreal

Argiztapen-diseinua eta argi-teknikariak: Daniel Marín eta Eder Echaide

Soinu teknikaria: José Montes

Eszenografia eta tresneria: Teatrapo Manufacturas Escénicas konpainia

Jantziak eta figuringilea: Domaicas, Ruiz-Goñi & Asociados

Makillajea, ile-apainketa eta ile-eranskinak: María Gastón eta Laura Berrendo

Errejidorea: Maika Monreal

Soinu-efektuak: Javier Goroskieta eta José Montes

TALDEAREN HISTORIA

Teatrapo Manufacturas Escénicas konpainia 2000. urtean jaio zen, Victor Iriarte eta Alberto Garayoa antzerki-kritikarien ekimenez, Enrique Jardiel Poncelari omenaldi bat egiteko bere jaiotzaren mendeurrenean. Hurrengo urtean, Miguel Mihurari egin zioten omenaldia, eta 2003an, Antonio de Lara Gaviláni. “27ko beste belaunaldia” dibulgatzeko proiektu horrek Espainiako Umore Akademiaren Ohorezko Domina jaso zuen. Orduz geroztik, konpainiako kideek hamar bat muntaiatan parte hartu dute bai Teatrapo gisa bai antzerki amateurreko beste talde batzuekin elkarlanean, eta Nafarroan Carmen Pomberoren, Sanchis Sinisterraren, Samuel Becketten eta Patxi Larrainzarren obrak estreinatu dituzte, baita Víctor Iriarte beraren testuak ere, zeinak Antzerkiko Lope de Vega Saria eta Calderón de la Barca Antzerkiko Sari Nazionala jaso baititu.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara