
ANTZERKI-IKUSKIZUNA. HEMINGWAY
- ITURRAMAKO CIVIVOXA
- 19:30 - 21:00
Urriaren 23an, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldiaren barruan, Teatro En la Chácena konpainiak Un cuento obra antzeztuko du, Iturramako Civivoxean, 20:00etatik aurrera. José Luis Alonso de Santosen komedia bat da, edozein adinetako ikusleentzat.
Sinopsia
La verdadera y singular historia de la princesa y el dragón obraren (Alonso de Santos, 1985) egokitzapena da, baina batez ere, tolerantziaren metafora eder bat. Umorezko pieza bat, pertsonaia goxoak eta sentimendu zintzoak, herensuge batek printzesa bahitzen duela kontatzen duten kondaira horietako edozeinetan oinarrituta. Baina, kondaira honetan, bigarren mailako pertsonaiak eta ohiko pertsonaia antagonistak ere ipuinetako heroiak izanen dira: arriskuan dagoen trobatzaileren bat, printzesa egoskor bat, bihotza daukan herensuge bat, ezertaz jabetzen ez den maitagarri bat eta inor baino azkarragoa den tonto bat dira istorio honetako pertsonaietako batzuk, eta guztiak bezala, pentsarazten gaituztenak.
Abesti eta egoeren bidez, haurrek antzerkia bizi eta helduek oraindik haurtzaroaren arrastoren bat geratzen den emozioen txoko hura esnatzen dute. Behar dugun kolorea eta fantasia, errealitate-gaindosiaz horrenbeste hilabetez egon ondoren. Eta ipuin tradizionalen estetika guztia Alonso de Santos bereizten duen antzerki etikoaren eta sozialaren zerbitzura.
FITXA ARTISTIKOA:
Trobalari harroputza: Nicolás Garrido
Trobalari atsegina: Pantxo Capitani
Erregaliz herensugea: César Viguria
Azukre-arbendola printzesa: Laura Montes
Godofredo erregea: Carlota Roku-Epitie
Pelón de Ardilla: Julen Urizar
Maitagarri amabitxia: Antonio Serrano
Tontolapikoa: Adrián Gonzalez
Soldadu nagia: Lucía Aparici
Soldadu handiputza: Jorge Eraso
Nekazari erromantikoen korua:
CCI: Iranzu Miralles
CCC: Carlos Ibáñez
CCN: Nuria Febrer
CCK: Karen Errea
CCIR: Irune Bustingorri
Zuzendaria: Josune Iglesias
FITXA TEKNIKOA
Eszenografia-aholkularia: Menó
Musika-konposizioa: Pablo Ruz eta Julen Urízar
Argiak: Eder Etxaide
Zuzendari teknikoa eta argiak: Daniel Marín
Kameraria eta soinu-operadorea: José Montes
Errejidoreak: Andrea Amorena eta Ibai Baztán
Jantziak: Laura Montes, Noemi Allo, Irene Pérez eta Nicolás Garrido.
Eszenografia: Lorena Viedma eta Teatro en la Chácena