Ikus-entzunezko sorkuntza/produkzioa

MURAL KOLEKTIBOA LEZKAIRUKO AITZINDARIEN PARKEAN

LEZKAIRU AITONDARIEN PARKEA
2021/11/20 - 2021/12/30
11.00 - 12:30
IZEN-EMATEA / SALMENTA
teaenlaazotea@gmail.com / Tl: 665 30 15 54.

“Variopintas” artisten kolektiboak 140 m-ko luzera eta 1,50-ko altuera duen horma-irudi baten lanketa artistikoa hasi du, Lezkairuko Iruñeko auzoan dagoen Aitzindarien Parkean, eta bertan parte hartu ahal izango dute euren marka artistikoa utzi nahi duten pertsona guztiek. Horretarako, hainbat tailer antolatu dira muralaren inguruan, muralaren egileetako batekin in situ lan eginez. Teknikak eta koloreak esperimentatzeaz gain, horma-irudian irudikatutako emakumeen garaia eta historia ezagutaraziko ditu tailerrak.

Adin guztietako pertsonei zuzendutako tailerrak larunbatetan izango dira: azaroaren 20an eta 27an, eta abenduaren 4, 11, 18, 23, 28 eta 30ean. Ordutegia: 11:00etatik 12:30era. Elkargunea: biribilgunean, Lezkairuko igogailuaren ondoan.
Izen emateak: teaenlaazotea@gmail.com edo 665 30 15 54 telefonoan egingo dira.

Historiaren aitzindariei omenaldia
Murala Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun arloak enkargatu du historian zehar hainbat kultur, arte, hezkuntza edo zientzia arlotan emakume aitzindariak omentzeko.
Horma-irudian modu artistikoan irudikatzen diren emakumeak hauek dira: 1.1. Josephine Baker / 1.2. Maud Wagner / 1.3. Sofonisba Anguissola / Rosetta Tharpe / 1.4. Camino Oscoz / Savitri Phule / 1.5. Ruth Buendía / Wallada bint al-Mustakfi / Christine de Pizan / 1.6. Rosalind Franklin / 1.7. Josefina Castellví Piulachs / Marianne Brant / Berta Cáceres / 1.8. Malala Yousafzai / ane Goodall / Funmilayo Ransome-Kuti / 2.1. Gerda Taro / Maruja Mallo / 2.2. Teresa Catalán / Wangari Maathai / 2.3. Harriet Tubman / Carmen Baroja / 2.4. Eularia Abaitua / Benita Asas / Maddalen Jauregiberry / 2.5. Margaret Elizabeth Fountaine / 2.6. Remigia Echarren Aranguren / 2.7. Vanessa Bell / 2.8. Alice Guy / Tazuko Sanake / 3.1. Vida Jane Mary Goldstein / 3.2. María Blasco / Valentina Tereskhova / Chavela Vargas / 3.3. Martija de Jaúregui / Hipatia de Alejandría / 3.4. Lotte Reiniger / Francisca Bartolozzi (Pitti Bartolozzi) / 3.5. María del Villar Berruezo / 3.6. Murasaki Shikibu / Leyla Hussein / Maddalena Casulana / 3.7. Azucena Villaflor / Anne Sullivan y Helen Keller / Carmen Amaya / 3.8. Sylvia Alice Earle.

‘Variopintas’-eko artistak.
Talde hau Gabriela Barriok (Tea gainean), Mila García, (Similarte), Rebecca Gil, Itziar Goñi, Idoia Iriberteguik, Leire Olkotz, Concha Pasamar eta Berta Suescunek osatzen dute. Ehungintza-artea edo paper-mozketa, ilustrazioa, poesia, pintura, eskultura edo diseinua dira beren sormen-alderdia bereizita garatzen dituzten arloetako batzuk.

Itzuli edukiaren hasierara