Kontzertua

ZINEMAKO MUSIKA, LA PAMPLONESA JOAQUIN MAYA MUSIKA ESKOLAREKIN

GAYARRE ANTZOKIA. 2023KO APIRILAREN 2A, IGANDEA. 12:00. “ZINEMAKO MUSIKA”, LA PAMPLONESA JOAQUÍN MAYA MUSIKA ESKOLAREKIN ELKARLANEAN

ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA
Iraupena, gutxi gorabehera: 80 minutu (atsedenaldia barne)

2001 urtetik, La Pamplonesa eta Iruñeko “Joaquín Maya” Udalaren Musika Eskola elkarlanean ari dira. Hainbat urtez ezin ospatu egon ostean, edizio hau hogeigarrena da. Zinemako musikari eskainita dago, beraz, hainbat zinema-generotako –belikoa, Broadwayko musikalak edo animazioa– soinu-bandarik onenetako batzuk entzuteko aukera egonen da. Horietako bakoitzak heltzeko molde berezi bat eskatzen du, eta horixe da prestatzen ari den ikasle batek esperientzia honetatik eskuratu dezakeena, bai eta entzuleek ere, zinema-menu zabal batez gozatzeko aukera izanen baitute. Bandarako musikara hurbiltzeko modu ona da ikasle gazteentzat –eta horren gazte ez direnentzat–.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara