Kontzertua

ERLIJIO-MUSIKA BIHOTZETIK. ABESBATZEN FEDERAZIOKO ABESBATZA SINFONIKOA

BALUARTE AUDIOTORIUMA. Apirilak 3, astelehena, 19: 30ean. ERLIJIO MUSIKAREN JAIALDIA: ERLIJIO-MUSIKA BIHOTZETIK. NAFARROAKO ABESBATZEN FEDERAZIOKO ABESBATZA SINFONIKOA ETA IRUÑEKO GAZTE ORKESTRA.

Nafarroako kultura-ondarea berreskuratzea.
Aurelio Sagasetaren, Hilarión Eslavaren eta Felipe Gorritiren lanak.


Aurelio Sagaseta Aríztegui. (Ituren, 1935), apaiza 1960tik, erlijio-musikan espezializatua. 1962an Iruñeko Katedraleko Kaperako Maisu-kalonje izendatu zuten. Erroman ikasi zuen, eta bertan Natale Vasco (1968) obra estreinatu zuen; Erlijio-musikako, Gregorianoko eta Musikologiako Institutu Pontifikalean lizentziatu zen (1970). 1971an Konposizio irakasle lanpostua lortu zuen Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta katedra, 1985ean. Kontserbatorioko zuzendari izan zen 1986tik 1988ra. “Música en la catedral de Pamplona” idatzizko bildumako zuzendaria da, zeinetan Iruñeko katedralaren alderdi musikalen hainbat azterketa jasota baitaude. Konpositore eta zuzendari gisa buru belarri aritu da lanean Katedraleko Musika-kaperako Kontserbatorioan (2023ko urtarrilaren 6ra arte). Horregatik guztiagatik Nafarroako Abesbatzen Federazioaren Urrezko Domina jaso zuen, bere ikertzaile lanagatik eta koru-musika zabaltzeagatik.

Hilarión Eslava Elizondo (Burlata 1807-Madril 1878), bederatzi urterekin hasi zituen musikako ikasketak Iruñeko Katedraleko haur kantari gisa. 1828an Osmako Katedraleko Kaperako Maisu postua lortu zuen, eta 1832an, Sevillakoa. Bere Solfeo Metodoa zabaldu zuen bertan.
1844ko abuztuan Madrilgo Errege Kaperako Maisu aukeratu zuten, hasieran supernumerario gisa (soldatarik gabe) eta, azkenenik, titular gisa.
1854an Madrilgo Errege Musika Kontserbatorioan Konposizio irakasle izendatu zuten. Pedagogo eta musikologo gisa jardun zuen bete-betean, eta lan handiak argitaratu zituen, Lira Sacro-Hispana (1852-1860) eta Espainiako Museo Organikoa (1854) kasu, bai eta harmoniari, konposizioari, melodiari eta musika-diskurtsoari, instrumentazioari eta kontrapuntuari eta fugari buruzko tratatuak ere, 1861 eta 1870 artean idatziak; orduz geroztik biriketako gaitz larri baten ondorioz, bere jarduera beheraka joan zen hil zen arte.

Felipe Gorriti.
Uharte-Arakilen jaioa, 1839ko abuztuaren 23an, musikan bere aitarekin, organo-jotzailea zenarekin, trebatu zen. Horrek etorkizunean organoarekin aritzea ekarri zuen, bai ikuspegi profesionaletik, bai konposizioaren ikuspegitik. 1859an Tafallako Andre Mariaren elizako organo-jotzaile izendatu zuten. 1867an Tolosan finkatu zuen bizilekua, eta Cándido Aguayo bere antzinako maisua ordezkatu zuen organo-jotzaile eta maisu karguetan. Hiri hartan musika jarduera bizia izan zuen, konposizioa, interpretazioa eta irakaskuntza barne hartzen zituena, 1896ko martxoaren 12an hil zen arte.

PROGRAMA:
1. Agur María, Aurelio Sagaseta Aríztegui

2. Meza Mi b-an, Hilarion Eslava

3. Tu es Petrus, Hilaron Eslava

4. Miserere “Handia”, Felipe Gorriti

Nafarroako Abesbatzen Federazioko Abesbatza sinfonikoa
Iruñeko Gazte Orkestra
Maisu-zuzendaria: Jesús Echeverría
Nafarroako Abesbatzen Federazioko Abesbatza sinfonikoaren prestatzailea: Jordi Freixa
Bakarlariak:
Mezzosopranoa: Lucía Gomez
Tenorra: Jose Luís Sola
Baxua: Iñaki Fresán.

Sarrera: 15 euro. Kontzerturako sarrerak leihatilan edo www.baluarte.com webgunean eskuratu ahal izango dira.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara