
OLAIA INZIARTE
- O-KO ANDRE MARIA PLAZA
- 20:00
Azaroaren 18an, 19: 30ean, Kondestablearen Jauregian, Jon Basagurenek eta Iñigo Astizek poesia eta musika errezitaldia emango dute, “Oraindik, orain eta Oraingoz” izenburupean, Nafar Ateneoak eta Iruñeko Udalak antolatutako ekitaldi batean. Bi artistek, haien azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzeaz gain, sormenari eta oraina harrapatzeko moduei buruzko hainbat hausnarketa tartekatuko dituzte.
Iñigo Astizek kultur kazetari lanean dihardu Berria egunkarian. Hainbat olerki-liburu argitaratu ditu: “También los residuos”; “Kixotenean”, Rikardo Arregi kazetaritza sariaz aintzatetsia; “Analfabetoa”, Lauaxeta saria irabazi zuena, eta “Joemak eta polasak”, Euskadi saria. Miren Rubio eta Alberto Barandiaran kazetariekin batera argitaratu zuen “Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal Herriko elizan”. Halaber, hainbat itzulpen-lan egin eta poesia-emanaldi ezberdinak sortu ditu.
Jon Basagurenek bere lanak 2012an sortutako Izaki Gardenak taldearen bidez aurkeztu ditu. Urte horretan 5 abesti grabatu zituzten, eta hurrengoan “Amaieratik hasi” kaleratu zuten, Elkar estudioetan grabatutako lehen lan luzea. Leku berean, 2015ean, “Aurri gara” grabatu zuten, eta 2018an “Dena oskol” diskoa, zeinarekin hainbat kontzertu eskaini baitituzte.